Ironiaren teoria pragmatiko kritikoa: zer eta nola komunikatzen du esaldi ironikoak

152 visitas recibidas

Autoría:

Joana Garmendia Mujika

Director/a:

Kepa Korta Carrion

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación

Departamento:

Lógica y Filosofía de la Ciencia

Área:

Filosofía

Año:

2007

| Ironia azaltzea erronka handia da Pragmatikaren ikuspuntutik: hiztun batek esaldi ironiko baten bidez komunikatzen duena esplikatzeak, hizkuntza naturalaren teoria pragmatiko orok jorratu behar dituen oinarrizko auziak ekartzen ditu argitara.
Lan honetan, hasteko, ironia pragmatikatik aztertu duten autore nagusien planteamenduak landu ditut; horien hurbilpenen ezintasun eta arazoak ulertzean, ironiak bere-bereak dituen zailtasunak atzeman ditut. Hori egin ondoren, zailtasun horiek pragmatikaren oinarrietan kokatu ditut, eta zera ondorioztatu dut: esandakoaren auziak ironiari ez ezik pragmatikari oro har eragiten diola.
Auzi horri erantzuteko, Korta eta Perryk (2006 eta 2007) abiarazitako Pragmatika Kritikoaren ildoa jorratzea aukeratu dut. Ildo hori zehatz aztertu, eta horren oinarri teorikoak garatu ditut, oro har esaldien azterketa pragmatikoa eta, bereziki, esaldi ironikoena, egiteko beharrezko zutabeak ezarri arte.
Zutabe horietatik abiatuz, ironiaren definizio aberatsagoa eta zehatzagoa osatu dut. Ironia ebb-fenomeno bat da: hiztun ironikoak bere esaldiaren eduki bat esango balu bezala egiten du (eduki horren eta bere usteen arteko diskordantzia intentzionala agerian utziz), eta beste eduki bat inplikatzen du. Halaber, ironiak badu zenbait ezaugarri bereizle, gainerako ebb-fenomenoetatik aldentzen dutena (kritika, umorea eta zenbait adierazpide berezi). Horixe da tesi honen muina.
Bukatzeko, ironia azaltzeak beste zenbait fenomenoren azterketari egin diezazkiokeen ekarpenak ekarri ditut gogora; hala nola, metaforaz, fikzioaz eta antzezpenaz aritu naiz.

Descriptores

UPV/EHU

erretorika

filosofia

semantika

pragmatika

lengoaiaren_filosofia

Tesis