Ingeniaritza lanbidearen eta lidergoaren irudikapen soziala: edukiak eta dinamikak aztergai genero ikuspegitik

19 visitas recibidas

Autoría:

Iduzki Soubelet Fagoaga

Director/a:

Maider Larrañaga Egilegor, Lorena Gil de Montes Etxaide

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Psicología

Departamento:

Departamento de Psicología Social

Área:

Psicología

Año:

2019

| Jarraian aurkeztuko zaizuen tesian lan merkatuan nagusitzen den genero bidezko segregazioaren ulermenean sakontzea bilatu da. Genero bidezko segregazioa oinarritzat duen lan merkatua zein modutan mantentzen den ulertzeko helburuarekin, tradizionalki maskulino bezala kontsideratu den lanbide baten baitan garatzen diren lan egiteko moduak, esanahiak, baloreak eta genero botere harremanen inguruan garatzen diren dinamikak aztergai izan dira tesi honetan. Zehazki, ingeniaritza lanbidearen azterketa burutu da genero ikuspegia ardatz izanik eta horretarako irudikapen sozialen markoan oinarritu gara. Aztertu diren irudikapen sozialei dagokienez, bi irudikapen sozialei heldu zaie: bata, ingeniaritza lanbidearen irudikapen soziala eta bestea, lidergoaren irudikapen soziala. Honez gain, irudikapen sozialen azterketa ingeniaritza ikasten ari diren ikasleen eta jardunean ari diren ingeniari profesionalen laguntzaren bidez gauzatu da. Ikasle eta profesionalekin lan egin izanak, lanbidearen eta lidergoaren irudikapenen generizazioa (*horrela erabiliko da tesian, gendered ingelesez) lanbidearekiko sozializazio fase ezberdinetan nolakoa den ezagutzea ahalbidetu du. Marko teorikoari dagokionez, irudikapen sozialen bidezko hurbilpen teorikoak errealitatearekiko eta genero gaiekiko azterketa dinamikoa egitea ahalbidetu digu. Ondorioei helduz, profesio kideek eta etorkizuneko profesionalek lanbidearen eta lidergoaren irudikapenen elementu generizatuak nola bere egiten dituzten edota nola eraldatzen dituzten ikusi da. Era berean, lanbidean genero ezberdintasunak sorrarazten dituzten edukiak eta dinamikak nagusi direla ikusi den arren, etorkizunean lan eredu berdintzaileago bat garatu ahal izateko zantzuak identifikatu dira.

Descriptores

UPV/EHU

emakumea

genero_asimetria

gizarte_soziologia

nazioarteko_tesia

talde_prozesuak

lidergoa