Hipokanpoko Zelula Ama Neuralak: Garapenetik Patologiara Hipokanpoko zelula ama neural helduen jaio ondorengo tokiko sorrera eta hazkuntza faktore epidermal hartzailearen blokeoa lobulu tenporaleko epilepsian neurogenesia babesteko

44 bisita jaso dira

Autoretza:

Oier Pastor Alonso

Zuzendaria:

José Ramón Pineda Martí, Juan Manuel Encinas Pérez

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Saila:

Neurozientziak

Jakintza-arloa:

Medikuntza

Urtea:

2020

Hizkuntza:

Ingelesa

| Ugaztun gehienen burmuina neurona berriak sortzeko gai da bizitza osoan zehar, jaio ondorengo aroa eta helduaroa barne, neurogenesi heldua bezala ezagutzen den prozesu baten bitartez. Gaur egun ongi jakina da prozesu neurogeniko heldu osoa zelula ama neural (ingelesetik neural stem cell; NSC) helduetan oinarritzen dela. Zelula hauetatik jaiotzen dira aurretiaz ezarritako zirkuituetan integratuko diren neurona berriak, behintzat burmuinaren bi zonaldetan; bentrikulu lateraletan aurkitzen den gune azpibentrikularrean (ingelesetik subventricular zone; SVZ) eta hipokanpoko formazioko (ingelesetik hippocampal formation; HPF) horzdun zirkunboluzioan (ingelesetik dentate gyrus; DG) aurkitzen den gune azpigranularrean (ingelesetik subgranular zone, SGZ). Azken honetan jazotzen dena hipokanpoko neurogenesi heldu (ingelesetik adult hippocampal neurogenesis, AHN) bezala ezagutzen da, tesi honetan jorratuko duguna.
Saguetan, SGZko ahalmen neurogenikoa denborarekin murriztu egiten dela deskribatu da. Adinarekin erlazionaturik dagoen AHNaren murrizketa hau NSCen agortzeagatik jazotzen dela proposatu da, neurona aurrekariak sortzeko ziklo zelularrean barneratzen diren (bestela esanda, aktibatuak izaten diren) NSCek prozesuaren ostean pairatzen duten diferentziazio astrozitiko edo neuronalaren ondorioz. Gainera, nahiz eta SGZ helduan NSCen auto-errepikapena posiblea dela deskribatu den ez da NSC populazioaren agorpen progresiboari aurre egiteko gai. Honela, norbanakoaren ahalmen neurogenikoa hasierako NSC kopuruak baldintzatzen du. Honen harira, NSCen jatorria ondo ezagutzen ez den arren, hauek zein AHNa jaio aurreko hipokanpoaren garapeneko hondakin bat direla da zabalduen dagoen ikuspegia.
Gizakietan, AHNaren benetako jazoera eta hedadura historikoki debate beroak sorrarazi dituen gaia izan da. Duela gutxi, debatea berpiztua izan zen umezarotik aurrera AHNaren gabezia argitaratu zuen ikerlan baten ondorioz. Hala ere, beste autore batzuek doblekortina (ingelesetik doublecortin, DCX) espresatzen duten zelulen presentzia adierazi izan dute DG helduko SGZan, AHNaren izatea ondorioztatuz. Gaurdaino, bi ikuspegi kontrajarriek eztabaidapean diraute.
Tesi honen lehengo zatian, NSC helduen garapeneko jatorriari helduko diogu. Honetarako, DGaren jaio ondorengo garapena ziklina D2rik (ingelesetik cyclin D2, cD2) gabeko sagu transgeniko lerro batean ikertu genuen, zeina NSCak behar bezala Hipokanpoko NSCak: Garapenetik Patologiara ikusaraztea ahalbidetzen duen Nestin-proteina fluoreszente berde (ingelesetik green fluorescente protein, GFP) sagu transgeniko batekin gurutzatua izan zen. Jaio ondorengo burmuineko eremu ezberdinetan ugaritzen zeuden zelulak markatu eta haien leinuaren jarraipena egiteko, eremu espezifikoetara zuzenduriko infekzio retrobiralak erabili genituen. Emaitzek adierazten dutenez, NSC helduen populazioa tokian sortzen da DGan jaio ondorengo lehen 2-7 egunen artean eta cD2ren menpeko prozesu baten bitartez. Aurkikuntza honek NSC helduek garapeneko sortzaileengandik ezberdina den populazio bat osatzen dutela iradokitzen du, jaio ondoren sortuak izanda era independente batean. Hala, jaio ondorengo eta helduaroan zehar ematen den AHNa ez da jaio aurreko garapenaren hondakin soil bat. Emaitza hauek babestuz, garapeneko NSCek aurkezten ez duten biomarkatzaile baten espresio diferentziala aurkitu genuen. Azido lisofosfatidiko 1 hartzailea (ingelesetik lysophosphatidic acid receptor 1, LPA 1 )-areagoturiko proteina fluoreszente berdea (ingelesetik enhanced green fluorescent protein, EGFP) sagu transgenikoa erabiliz, LPA 1 NSCetan jaio ondorengo 10-14 egunetatik (ingelesetik postnatal, P10-P14) aurrera espresatua izaten hasten dela ikusi genuen, hortik aurrera bere espresioak hipokanpoko NSCetan dirauelarik.
Esan bezala, AHNaren existentzia gizakietan azkenaldian eztabaida beroa sortu duen gaia izan da guztiz kontrajarriak diren emaitzak argitaratu direlarik. Arazoari garapen ikuspegi batetik helduz, giza eta

Deskriptoreak

UPV/EHU

biokimika

fisiologia

nazioarteko_tesia

neurologia

neurobiologia

Tesia

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50509/TESIS_PASTOR_ALONSO_OIER.pdf?sequence=1&isAllowed=y