Fidagarritasun, saiagarritasun eta mantenukortasunaren modelizazioaren bidezko diseinu elektronikoen hoberenketa

36 visitas recibidas

Autoría:

Eduardo Zabala Lekue

Director/a:

Jose Miguel Gonzalez Porres

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica Industrial de Bilbao

Departamento:

Electronica y Telecomunicaciones

Área:

Ingeniería

Año:

1994

| Kontsumo merkatuaren garaiaren aurrerabidean zehar, produktuaren sorreraz eragina duten arloak gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan dira.
Produktu bat ez da erabilpen konkretu baterako diseinatuta dagoen gailu soila, bezeroen edozein behar mota eta gogoa ere bete dezakeen zera baizik. Horregatik, funtzionalki antzeko beste bat baino hobea den produktu batek, hark baino arrakasta txikiagokoa izan dezake, haren merkatal planteamendua egokia izan ez bada: salmenta-politika, publizitatea,... Produktuak bezeroen beharrak bete ahal izateko, bezero haiengana heldu behar da behintzat. Hau da marketing-aren garrantziaren arrazoia.
Beste alde batetik, produktuaren kalitate maila merkatuak eskatutakoari egokitzen dela bermatu behar da. Horrela ez bada, produktuaren onarpen ahalbideak merkatuaren eskari mailak eta konkurrentziak zehaztuko dituzte.
Produktuaren kalitatearekin harreman handia duten faktoreak fidagarritasuna, saiagarritasuna eta mantenukortasuna dira. Kalitate-kontrolak produkzioarekin zerikusi handia badu, fidagarritasun teknikek denboran zeharko produktuaren kalitatea ziurtatzeko ere balio dute. Produktuaren saiagarritasunak haren egoerari buruzko argibide arina ematen du, matxuratuta egonez gero konponbideak iradokiz. Mantenukortasunak, produktua bezeroengan jarri ondoren, matxuratzean haren konponketa errazteko bideak eskaintzen ditu.
Produktuaren prezioaren faktore zuzenak materialen eskuraketa eta muntaia eta egindako saioen kostuak dira. Beste alde batetik, produktuaren prezioan amortizazio batzuren kostua kontutan hartu behar da.
Sistemaren fidagarritasuna, tarte batetan emandako funtzio batzu betetzeko probabilitatea da, baldintza konkretu batzuren arabera. Fidagarritasuna lortzeko bide onena hutsegite kopuru minimo sortzen duen produktu bat garatzea da. Horrela ez gertatzekotan, modulu erredundandagarriak erabilten dira, haietariko batek huts egitekotan, ondo segitzen dutenek beteko lituzkete beharrezko funtzioak.
Sistema baten zehaztutako fidagarritasun eta mantenukortasun mailak diseinuaren hasierako faseetatik kontsideratu behar da. Hots, diseinuaren beste arlo bat besterik ez da.
Bizitza osoan hutsegiterik gabe funtzionatzearen garrantzi soila sistema gutxiren kasua da. Funtzionamendu ezegokia gertatzea aurrikuspenen barruan egon behar da.
Sistema matxura dedin arriskua dagoelako, mantenukortasun maila egokia eratu behar da. Hau errazteko, diseinu lehen faseetatik kontutan hartzen da.
Produktu baten diseinua egitea erabakitzen denean, itxaroten den merkatuaren erantzuna eta diseinuaren zailtasuna kontutan hartu behar dira bereziki.
Diseinuaren zailtasuna linealki igotzen den bitartean, diseinurako denbora eta inbertsioa exponentzialki handitzen dira. Hori justifikatzeko, merkatu aurrikuspen onak izan beharko lirateke.
Diseinuaren antolaketa eta gestioa abiada onerako faktore garrantzitsuenak dira.
Projektua behar den moduan eramateko projektuaren diseinatzaileen eragina aldagaien askoren menpe dago. Haien arteko garrantzitsu bat projektuaren errendimendu maila orokorra da. Lan errendimendua txarra izatearen arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke. Arrazoi horiek batera gertatzekotan, errendimenduaren gutximena exponentziala da. %80 baino errendimendu handiagoak izatea oso zaila izaten da.
Tesi honen erakarpen nagusia, lehenago aipaturiko faktore guztiak kontutan hartuz, produktu elektroniko baten bizitzaren hoberenketa aztertzeko metodologia bat da. Fazktore horien ziurgabetasuna dela eta, ikuspuntu probabilistikoa erabili da, kasu bakoitzean banaketa egokiak proposatuz. Proposatutako metodologia mugimendua detektatzeko ikusmen artifizialaz oinarritutako bideosentsore baten diseinura, merkatura eta, azken batez, bizitzara aplikatu egin zen.

Descriptores

UPV/EHU

elektronika

fisika

ingeniaritza

matematika

sistemak

zirkuituak

Tesis