Euskararen silaba: egitura eta historia

110 bisita jaso dira

Autoretza:

Oroitz Jauregi Nazabal

Zuzendaria:

Miren Lourdes Oñederra Olaizola,Joseba Lakarra Andrinua

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Letren Fakultatea

Saila:

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Jakintza-arloa:

Hizkuntzalaritza

Urtea:

2007

| Ikerlan honetan euskararen silaba‐egituraren nolakotasuna eta sortze lehentasunak azalduta erakutsi da euskaran gertatzen diren bilakabide fonologiko ugariren arrazoia silaba egitura unitatetzat gordetzea dela.
Silaba, egitura erritmikoan funtsezko elementu denez, erritmoa oinarritzat hartzen duen tipologia holistikoaren bidez euskara modernoaren hizkuntz tipoaren ezaugarriak aztertu dira: hizkuntza silaba‐aldikoa, eranslea, sistema fonologiko aski naturala duena, etab.
Ikusi da erritmoaren azterketarekin euskararen berreraiketa proposamenei ekarpenak gehi dakizkiela, esaterako, hitz azentu aldaketaren bidez (Lakarrak, 2005, 2006, proposatzen duen) hizkuntz tipo aldaketarako oinarriak eskainiz.
Egungo eta berreraikitako euskararen azalpenaren ondoan, euskararen silaba egituraren tresnabidezko bi azterketak burutu dira: bata akustikoa (egungo hizkera arduragabean oinarrituta silaba egiturak akustikoki aztertzeko) eta bestea informatikoa (testu idatzietan, diakronian, silaba egituren maiztasunak zenbatzeko).
Ikerketan, silabaren azterketak euskararen ezagutza sakondu eta hedatzea dakarren neurrian, silabak azterketa linguistikoan, eta batez ere, fonologikoan duen garrantzia azpimarratu da.

Deskriptoreak

UPV/EHU

euskara

fonetika

fonologia

hizkuntzalaritza

hizkuntzalaritza_historikoa

hizkuntzalaritza_konparatua

Tesia