Euskaldun elebidunak sintaxia prozesatzen: kasua eta komunztadura neuroirudien bidez

113 visitas recibidas

Autoría:

Adam Zawiszewski

Director/a:

Beatriz Fernandez Fernandez

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Letras

Departamento:

Estudios Vascos y Lingüística

Área:

Lingüística

Año:

2007

| Tesia 2007ko uztailaren 5ean defendatu zen. Tesi honen helburua jaiotzezko hiztunek eta euskara hiru urterekin ikasten hasi zirenek nola prozesatzen duten aztertzea zen. Lan honetatik atera ditudan ondorioak bi dira nagusiki. Lehenik eta behin, jabetze-adinak berebiziko garrantzia duela hizkuntza prozesatzeko garaian erakusten dut. Izan ere, egindako esperimentuetatik abiatuz, euskara bigarren hizkuntza dutenek ez dutela kasu ergatiboa ama-hizkuntza dutenek bezalaxe prozesatzen erakusten dut. Bigarrenik, osagarri-aditz komunztadura eta subjektu-aditz komunztadura ez direla berdin prozesatzen argudiatzen dut. Aurkikuntza hauek garrantzitsuak dira hizkuntzaren teoriarako, alde batetik nabarmen uzten dutelako jabekuntza adinaren garrantzia hizkuntzaren zenbait alderdi prozesatzeko garaian, eta bestetik, datu berriak ematen dituztelako kasu eta komunztaduraren prozesamenduari buruz.

Descriptores

UPV/EHU

analisi_sintaktikoa

euskara

semantika

sintaxia

teoria_linguistikoa

Tesis