Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa

149 visitas recibidas

Autoría:

Patxi Goenaga Mendizabal

Director/a:

Luis Mitxelena Elissalt

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Filología, Geografía e Historia

Área:

Lingüística

Año:

1984

| Lan honetan euskal sintaxiaren arlo nagusi bat aztertzen da: aditz mugagabeaz eta bereziki –tze formako perpaus osagarriak, alegia. Azterlan honetarako Gramatika Sortzailearen bideetatik abiatzea ezinbestekotzat jo dugu. Edozein hizkuntzaren sintaxia aztertzeko asmotan dabilenarentzat hala gertatzen da, denboran zehar izan dituen bilakaerak gorabehera. Dena dela, euskal konplementazio sistemaren azalpena eskaintzeko orduan garrantzi berezia eman zaio sistemaren deskripzioari berari teoria gramatikalari baino. Euskal sintaxiaren parte nagusi bat aztertu nahi zen lehenbizi. Hala ere, datuen deskripzio soilean gelditzeak ez du merezi. Deskripzio orok teoria bat ere behar du. Lanaren aztergaia aditz-izena (etortze-, agortze-, egote-…) bada ere, eta egitura hauek perpaus konpletiboen esparruan kokatzen direnez, perpaus konpletiboak bere osotasunean begien aurrean jartzea ezinbestekoa. Horrela, perpaus mugagabeez (gal-tze-a/ gal-tze-ko/ gal-tze-n…) gainera perpaus jokatuei ere erreparatzea ezinbesekoa da. Horrela, perpaus osagarrien egitura bere osoan zein datekeen aztertzen da. Ondoren aditz mugagabea duten zenbait perpaus aztertzen ditugu. Hemen garrantzi berezia dute inesibo gisa ageri direnak ([egite-n] saiatu naiz; badakit [isilik egote-n] modukoak) eta hauen egitura sintaktikoa eta eratorbidea zein datekeen aztertzen da. Egitura hauetan gertatzen diren zenbait gertakizun ere aztertzen dira. Predikatu nagusia zein den kontuan hartuz, mendeko perpaus jokatugabearen subjektua isilpean uzten da. Garai batean equi izeneko transformazio bat bazela proposatzen zen. Gero kontrol teoria delakoaren esku utzi zen kontu hau. Euskararen kasuan, nolanahi ere, nahi izan eta behar izan-en mendeko perpaus jokatugabeen azterketak garrantzi berezia hartzen du: egin {nahi/ behar} du vs egite-a {nahi/ behar} du. Hortaz, egitura hauen azterketa eskaintzen da. Hauen pareko beste zenbait egitura ‘igoera’ gisa edo aztertzen ziren garai batean: liburu hau zail da aurkitzen modukoen analisi bat ere egiten da. Forma desberdineko perpaus osagarri hauen azterketaren ondoren, forma hauek zer adiera duten aztertzen da ondoren. Hots: axalean ageri diren desberdintasunek inolako desberdintasun semantikorik erakusten ote duten aztertzen da VII atalean eta proposamen bat ere egiten da. Adibidez, etorriko zarela esan diet eta etortzeko esan diet perpausen artean bada diferentzia. Modalitate bat edo beste bat hautatzen du predikatu nagusiak bere izaeraren arabera: predikatu ‘asertibo’ batek ‘indikatiboa’ hautatuko du; aldiz, predikatu ‘ez-asertiboak’ perpaus jokatugabea edo subjuntiboa hautatuko du. Bide hau ere aztertzen da, neurri apal batean bada ere. Azkenik, perpaus izan gabe, nominalizazio direnen analisi bat egiten da. Ingelesez –ing formako izenkietan bi egitura bereizten diren bezala, euskaraz ere berdin, bi –tze izenki izango ditugu. Batean perpaus-egitura osoa izango dugu, bestean Izen Sintagma. Hala analizatu dira. Dena dela, perpausok ez dute agerian denbora zehaztapenik. Izen sintagmen egitura peto-petoa dutenek are gutxiago.

Descriptores

UPV/EHU

euskara

sintaxia

Tesis