Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta eta EKT-a indarrean sartu baino lehen eraikitako bizitegi-eraikinetako fatxaden birgaitze jasangarrirako metodologia

78 bisita jaso dira

Autoretza:

Ziortza Egiluz Ellakuria

Zuzendaria:

Jesus Cuadrado Rojo eta Eduardo Roji Chandro

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Saila:

Ingeniaritza Mekanikoa

Jakintza-arloa:

Ingeniaritza

Urtea:

2017

Hizkuntza:

Espainiera

| Azken urteotan Europa, estatu eta Autonomia Erkidegoa mailan eraikinen efizientzia energetikoaren inguruko arauak ezarri dira, eraikin enenergia-kontsumoa kontrolatzeko, aurrezte energetikoa eta efizientzia energetikoa hobetzeko eta jatorri berriztagarria duten energia iturrien erabilera bultzatzeko. Arau horiek garatu dira batez ere, energia inportazioekiko mendekotasun hazkorragatik, energia baliabideen eskasiagatik, negutegi efektuko gasak murrizteko beharragatik eta krisi ekonomikoa gainditzeko beharragatik. Halaber, Kyotoko 20-20-20 protokoloan eta beste konpromiso batzuetan energiaren eta emisioen kontsumoa murrizteko ezartzen den helburuarekin betetzeko, eraikuntzako sektorea sektore estrategikoa bihurtu da. Izan ere, sektore hau garraio eta industria sektorearekin alderatuta, aurrezte handiagoa lor daitekeen sektorea da. 2007 urtean Europako Erkidegoak energiaren urteko kontsumo 2020 urtean %20amurrizteko helburua ezarri zuen. Europako Zuzentarauak eta estatu mailako arauak eraikin berrietan eta existitzen diren eraikinetan ere aplikatu behar dira. Baino arauetan ezartzen diren energiaren eta emisioen aurreztearen exijentziak erakinak birgaituz lortu beharko dira izan ere, eraikinen eraispen tasa baxua da eta eraikin berrien hazkuntza ere baxua da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikinen birgaitzea behar beharrezkoa da, bizitegi-eraikin zaharren eta energetikoki pobreak diren bizitegi-eraikinen kopurua oso altua baita. Baino fatxada energetikoki birgaitzeko konponbiderik jasangarriena aukeratzea ez da lan erraza zeren, gaur egun merkatuan eraikuntzako konponbide eta material isolatzaile mota desberdin ugaria existitzen baitira. Hau dela eta Doktorego Tesi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) indarrean sartu baino lehen eraikitako bizitegi-eraikinetako fatxaden birgaitze jasangarrirako metodologia bat ezarri da. Metodologia honek lehentasunezkoak bezala birgaitze prozesuan ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta, fatxaden birgaitze energetikoko konponbide desberdinen lehenespena egitea baimentzen du. Irizpide horiek eraikuntzako konponbideen aspektu ekonomiko eta funtzionalez gain, birgaitzearen ingurumen aspektu eta birgaitzeak ikuspuntu sozialetik, maizterretan eta eraikinaren ingurunean sortzen duen inpaktuan ere oinarritzen dira, hots, irizpideak eraikuntzako konponbideen eta eraikinaren bizitza-ziklo osoan zehar erabilitako materialen jasangarritasunean oinarrituta daude. Proposatutako metodologia ikerketa kasu batean egindako metodologiaren aplikazio praktiko batekin balioztatu da. Aplikazioa praktikoan lortutako emaitzekin metodologiaren sentsibilitate analisi bat egin da. Sentsibilitate analisi horren bitartez, proposatu den metodologiaren baliostasuna, egonkortasuna eta sendotasuna egiaztatu da.

Deskriptoreak

UPV/EHU

ekonomia

energia

etxebizitza

ingurumena

analisi_kuantitatiboa