|Ikerketaren zergaitia Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte bizitza zutabetu eta baldintzatzen duten oinarrizko arau eta erakunde amankomunek bidezkotza maila ezberdina jasotzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko gizartekideen aldetik. Gizarte barruti honetan kokaturiko gizartekideen artean herri izateari buruzko ideia ezberdinak gauzatzen dira, herri elkartea ulertzeko pentsamolde ezberdinak, proiektu eta hitzaldi ezberdinak. Egoera honek, maila ezberdinetako aktore politikoen jokabide anitzak eta kontrajarriak erakusten ditu. Era honetan, herrikideen arteko zatiketak eremu amankomunaren ahultasun bat erakusten du. Erakunde amankomunei buruz eginiko ulermena nolakoa den eta beraiekiko agertzen den bidezkotza jarrera ezagutzeak interes berezia du zatiketa egoera honetan, gizartekideak zerk bereizten eta zerk batzen dituen ezagutu ahal izateko. Ikerketaren helburua Ikerketa honen helburua egungo gizarte egitura, erakunde amankomun publikoei dagokioenean, gaztetxoen baitan ulertzeko dauden modu ezberdinak ezagutzea da, erakunde horien bidezkotza zenbaterainokoa den aztertzea eta hari beretik, jarrera horiek baldintzatzen dituzten hitzaldien eragileen nondik norakoa ezagutzea. Nor ikertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko ikasketa ertainetako ikasleei galdekizuna egin diegu. 3º BUP, 3º LOGSE, FP II-I eta REM II-I ko ikasleei. Galdekizuna 1996/97 ikasturtean burutu zen. Ikerketa burutzean ikasle hauek 16-17 urte dituzte. Guztira 3.077 galdekizun burutu ditugu; galdekizunean galdera itxiak eta irekiak egin ditugu. Gaztetxoak aukeratu ditugu gure ikerketa bideratzeko, hai zuzen ere, egun ezarritako Konstituzioaren eta Estatutuaren egituraren ondoriozko gizartean gizarteratuak izan direlako eta egitura hauek sortu ziren garaian zegoen baino gizarte baterapen handiagoa dagoen ala ez ikusi nahi genuke. Metodologia Metodologia praktikoa: Ikerketa burutzeko galdekizun bat burutu da galdera irekien eta itxien bidez. Teoria metodologikoa: Teoriaren ikuspegi metodologikoari dagokionean, gure ikerketa bideratzeko alde batetik, giza subjektibotasunean gizarte egituraren errealitatea antzeman daitekeenaren teoria geure egiten dugu Berger eta Luckamani jarraituz. Bestalde, gaztetxoen baitan gizarte egituraren bidezkotza maila eta bidezkotza hau eragiletzen duten izanbide eredu ezberdinen azterketa bideratzeko Kultura Politikoaren kontzeptua bateratzailea geureganatu dugu. Ikerketaren zutabeak Ikerketak hiru zutabe nagusi ditu.
Lehenengo zutabean, gaztetxok Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Autonomia Estatutuan oin hartzen duten erakundeekiko erakusten duten bidezkotza jarrera aztertzen da.
Bigarren zutabean, gaztetxoen izanbide politikoa aztertzen da eta izanbide politiko horrek erakundeekiko bidezkotza jarrerarekin duen erlazioa.
Hirugarren zutabean, gaztetxoen izanbide politikoaren eta gainerako izanbide eredu ezberdinen (nazio izanbidea, hizkuntzakoa eta politikagintzarekiko jarrera baloratiboak) arteko erlazioa aztertzen da. Azkenik, izanbide politikoak gaztetxoen partehartze politikoan duen eragina ikertzen da.
The reasons behind this research The basic rules and shared institutions that shape and condition society in the Basque Autonomous Community are assigned different levels of legitimacy by different members of society in the Basque Autonomous Community. Among the members of this social territory there are different ideas about being a nation, different ways of understanding the unity of the nation, different projects and discourses. This situation shows the diverse and contradictory behaviour of political stakeholders on different levels. In this way the division between members of the nation shows a weakness in the shared sphere. It is of particular interest in this divided situation to have information about the legitimacy that shared institutions are given in order to be able to determine what distinguishes and unites the members of society. Research objectives The aim of this study is to find out about the different ways in which the current social structure of public institutions is understood by adolescents, the extent to which those institutions are seen as legitimate, and to find out how those attitudes condition those stakeholders’ statements. Who we researched We interviewed mid-level school students in the Basque Autonomous Community. 3rd BUP, 3rd LOGSE, FP II-I and REM II-I students. The survey was conducted during the 1996/97 academic year. At the end of the study the students were 16-17 years old. We completed a total of 3,077 questionnaires, asking both closed-ended and open-ended questions. We chose young people as the focus for our research on the fact that they have been integrated into society under the current Constitutional and Statutory structure, and we wanted to see if there is greater social integration than there had been when those structures were set up. Methodology Practical methodology: A research questionnaire was carried out using open-ended and closed-ended questions. Methodological theory: In terms of the methodological approach to the theory, in order to focus our research we made use of the theory that the reality of social structure can be perceived in human subjectivity, as proposed by Berger and Luckaman. We also adopted the unifying concept of political culture in order to examine the level of legitimacy of social structure as seen by adolescents and the different models of features that influence that legitimacy.