Denbora eta egia Kojèveren gogoetan

53 visitas recibidas

Autoría:

Markos Zapiain Agirre

Director/a:

Jose Lorenzo Azurmendi Otaegi

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación

Departamento:

Filosofía

Área:

Filosofía

Año:

2004

| Tesiak Kojève bi bereizten ditu.
a-Lehen Kojèverentzat, hogeita hamarreko hamarraldian, Introduction à la lecture de Hegel idatzi zuena, denbora gizakiak Izateari eragindako erauzketa da.
Lehen Kojèverenean, adimenaren kemen itzelak existentziaren eta esentziaren artean burutzen duen bereiztea miragarria da, naturak agindutakoaren aurkakoa delako.
Lehen Kojèvek garbi nabaritzen du bigarrenak esango duenaren kontrakoa, hots, kontuan hartu behar dugula esentzia bere euskarri naturaletik bereiztea ez dela naturaren baitan berez gertatzen den zerbait, adimenaren jardueraren ondorio baizik, edo oinarrian adimenaren erabateko ahalmena duen giza lanarena.
Bigarren Kojèverentzat, berriz, gauza naturala izen bilakarazten duen giza ekintzak aurretik izaera bereziko prozesu bat eskatzen du, "prozesu orokortzaile¿ deritzona, berezkoa, gauzaren esentzia bereizten duena dagoen kokagunetik eta dirauen aldi tartetik. Prozesu hauxe da Introduction à la lecture de Hegel-en aintzat hartu ez zuena. Orduan, lehen Kojèvek, esentzia existentziatik bereiztea bera ere giza ekintza zela zioen.
Aldiz, berrogeita hamarreko hamarraldiko bigarren Kojève honek Le Concept, le Temps et le Discours liburuan idatziko duenez, aipatu prozesua berez gertatzen da, eta gizakiaren zeregina esentzia izen bilakatzera du mugatzen. Hauxe litzateke "bigarren Kojève¿ deitu dugunaren jarrera mintzoaren denboraz den bezainbatean.
Bigarren Kojèverentzat, prozesu orokortzailea gauza orok beti eta edonon ezinbestean eta pasiboki "jasan¿ behar duen prozesu bat da, ez da gauzatik at den edonork nahiz edozerk aktiboki "ezarririkoa¿. Bigarren Kojèvek dioenez, existitze hutsak eragiten dio gauzari prozesu hori. Izan ere, gauza, hemen eta orain baten baitan kokaturik dago; baina, aldi berean, bere existentziaren edo iraupenaren une bakoitzean, hemen eta orain horietatik bereizi egiten da, iraute hutsaren kariaz. Beste era batera esateko, gauza batek denboran zehar irautea aski izango da, abstrakzio prozesu orokortzaile horrek gauza hori izen baten adiera izateko gai bilaka dezan. Horrexegatik esan dezakegu hain zuzen izena dirauen gauzari "dagokiola¿. Edonola ere, gauza bera da prozesua jasaten duena, irauten hasten denetik eta denboran barrena dirauen bitartean, eta iraute hutsa dela zio gainera.
b-Bigarrenik, "Tyrannie et Sagesse¿ ("Tirania eta jakinduria¿) testua idatzi garaian, 1952 inguruan, Kojèvek, bigarren Kojèvek, dio, Introduction à la lecture de Hegel-en erradikaltasuna bareturik, hogeita hamarreko hamarraldian Hegel benetako jakintsu orojakile legez aurkezten baitzuen, jakintsu orojakilea oraingoz ez dela ideal filosofiko bat baizik, eta ez politikoaren aurrez aurre jarri ahalko genukeen errealitate historiko bat. Kojèvek orain, horrenbestez, definizioaren araberako filosofoa hartuko du aintzat, hau da, egiaren eta jakituriaren bila dabilena, eta ez jadanik aurkitua duena: lehen Kojèverentzat, hortaz, jakintsu orojakilea eta Historiaren amaiera jadanik gauzatuta zeuden; bigarren Kojèvek dioenez, berriz, jakintsu orojakileak ideal filosofiko bat izaten jarraitzen du, ez da errealitate historiko izatera heldu eta Historia bera ondorioz ez da oraindik burutu.
c-Lehen Kojèvek jendaurrean egite zuen Stalinen alde eta gizakiaren alde suntsitzaile, ebakitzaile, hiltzailea nabaritzen zuen.
Stalin 1953an hil zen. Berrogeita hamarreko hamarralditik aurrera, ezinbestean ebaki, suntsitu eta hil beharra zeharo baztertu eta zer gertatzen ote den une baten eta hurrengo unearen "artean¿ eta gisako gai metafisiko eta arinagoak aztertuko ditu.
d-Zeri lotu "Kehre¿ edo biraketa hori? Hitz beste egin zuen, besterik gabe, eta antropologiatik ontologiara igarotzeak beti dakar mintzamoldea baretzea, Heideggerren kasuan bezala? Hala ere, hitz beste egite hori, baretze hori, naziekiko zein Stalinekiko lotura filosofiko nabarmenegiak (hizkeraren biolentziak erakutsiak) askatu nahiak ekarriko zuen agian, izan zedin kalkuluagatik (irabazleen

Descriptores

Errusia

UPV/EHU

denboraren_filosofia

espazioaren_filosofia

filosofia

naturaren_filosofia

ontologia

Tesis