Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa

184 bisita jaso dira

Autoretza:

Gotzon Aurrekoetxea Olabarri

Zuzendaria:

Jacques Allieres

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Letren Fakultatea

Saila:

Euskal Ikasketak eta Hizkuntzalaritza

Jakintza-arloa:

Hizkuntzalaritza

Urtea:

1995

| " Tesi honetan Euskal dialektologiaren banaketa tradizionalean ¿bizkaiera¿ izendapenarekin ezagutu den euskalkiaren egituraketa aztertzen da. Ikerketa-lana lau urrats nagusitan garatu da: hizkuntza modelizazioa, hizkuntza datuen modelizazioa, azterketa dialektometrikoa eta kartografia automatizatua.
Hizkuntza modelizazioa atalean (II. kapituluan) datuen aurkezpena hartzen da aztergai eta eredu teoriko baten eredua jarraituz erabiltzen dira. Arlo honetan batetik lexikoa alde batera utziz, gramatika ezaugarriak bakarrik erabiltzea aukeratu da. Bestetik datu fonetikoak (inkestetan jaso bezala) ala datu fonologikoak (hizkuntza azterketa bat eginez) erabili behar diren zehazten da. Ikerketa honetan gainaldeko egiturazko datuak (datu fonetikoak) erabili ordez sakoneko egiturako datuak (hizkuntza azterketa eginez) erabiltzea erabaki da. Eta ondorioz hizkuntza arlo bakoitzeko makrosistemak eraiki dira eta horien araberako sailkapena gauzatuko da.
Bigarren urratsean (III. eta IV. kapituluak) hizkuntza datuen modelizazioa gauzatu da, zeinetan gramatikaren atal bakoitzean makrosistemako ezaugarri bakoitzerako zein eta zenbat datu erabiliko diren zehazten da. Ondoren, aldagai bakoitzeko aldaerek zein kodetze numeriko jasoko duten zehazten da.
Hirugarren urratsean (V. kapitulua) azterketa dialektometrikoa gauzatzen da. Hots, estatistika erabiliz hautatu diren hizkeren (herrien) arteko desberdintasun linguistikoak zenbakien bidez ematen dira kopuruetan eta diagrama edo grafikoetan. Bi azpiatal nagusi bereizten dira: puntuarteko dialektometria (zeina abiapuntuko hizkera batetik gainerako guztietarako hizkuntza distantziak neurtzen diren) eta dialektometria multidimentsionala (zeinen bidez hizkeren sailkapena egiten den). Azken honetan sailkapen automatikoa (cluster analisia) eta faktore nagusienen analista egin da. Estatistika guztiak hizkuntza atalka eta atal guztiak batera hartuz burutu dira.
Eta azkenik kartografia automatizatua gauzatu da (VI. kapitulua). Urrats honetan gune dialektal nagusienak zein diren, gune kontserbakor eta trantsizioguneak zein diren eta hizkuntza sailkapena mapetan ezartzen dira.
"

Deskriptoreak

Bizkaia

UPV/EHU

dialektologia

fonologia

hizkuntzalaritza

hizkuntzalaritza_geografikoa

sintaxia

morfologia