Abiadura handiko trenak Espainiako garraio sektorearen trantsizio ekologikoari eginte dion ekarpena: bizi-zikloaren analisiaren ikuspegia

38 visitas recibidas

Autoría:

Andoni Kortazar Gartzia

Director/a:

Gorka Bueno Mendieta, David Hoyos Ramos

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales

Departamento:

Metodo Kuantitatiboak

Área:

Economía

Año:

2021

| Tesi honek Bizi Zikloaren Azterketaren (LCA) metodologia aplikatu du ezaugarri desberdinak dituzten bi AHT proiektuetan (Espainiako AVE sarea eta Euskal Y-a Euskadin), haien bizitza baliagarri osoan zehar, berotegi efektuko gasen eta atmosferara egindako beste substantzia batzuen isuriei eta energia-kontsumoari dagokien ingurumen-zamak aztertzeko. AVE sareak eta Euskal Y-ak klima-aldaketa arintzeko eta energiarekiko mendekotasuna murrizteko duten gaitasuna ez da nahikoa egungo ingurumen-krisi globalaren testuinguruan, eta horrek BEG isuriak nabarmen murriztea eskatzen du. Klima-larrialdiaren egungo testuinguruan, abiadura handiko garraio-azpiegituran inbertitzeko erabakiak aukera bakoitza kasuz kasu aztertzetik etorri behar dira, eta eskari nahikoa bermatzen dutenak baino ez dira egin behar; hori bai, eskari hori beste modu kutsatzaileagoetatik AHTra mugitzetik etorri behar da, eta ez eskari berria sortzetik. Baldintza horiek betetzen ez dituzten proiektuek ez dute hobekuntzarik ekarriko CO2eq eta energia-kontsumoari dagokienez; aitzitik, egoera okertuko dute eta nazioarteko akordioak betetzea eragotziko dute.

Tesis

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/55515/TESIS_KORTAZAR_GARTZIA_ANDONI.pdf?sequence=1&isAllowed=y