"Omen" partikularen azterketa semantikoa eta pragmatikoa

91 visitas recibidas

Autoría:

Larraitz Zubeldia Arruabarrena

Director/a:

Kepa Korta Carrion, Luis M. Larringan Aranzabal

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Letras

Departamento:

Lingüística y Estudios Vascos

Área:

Lingüística

Año:

2010

| " ¿Omen¿ partikularen esanahia eta erabilera aztertzen du lan honek. Horretarako, semantikako eta pragmatikako teoria batzuk (Griceren (1967) elkarrizketaren teoria, Searleren (1969) hizketa-ekintzen teoria eta Korta & Perryren (2007, 2011) pragmatika kritikoa) eta horietako hainbat kontzeptu eta tresna hartu dut bidelagun. Orain artean ¿omen¿i buruz esandakoa abiapuntu hartu, eta horietako gauza batzuk baztertuz eta beste batzuk konponduz eta zehaztuz egin dut ¿omen¿dun perpausaren esanahiaren eta erabileraren gaineko nire proposamena. Iturri batetik baino gehiagotatik edan dut metodologiari dagokionez ere: corpuseko adibideez eta nire intuizioari jarraiki sortutakoez gain, hainbat subjekturi egindako testak baliatu ditut, pragmatika esperimentalari leku eginez. Ondorioztatu dut berri emateko partikula dela ¿omen¿, hiztunaren informazio-iturriaren berri ematen duena, eta hari egotzi izan zaion ziurtasunik ezaren edukia ¿omen¿dun esaldiaren bidez sor litekeen elkarrizketa inplikatura orokortua dela, eta ez ¿omen¿dun perpausaren esanahiaren parte. Horrez gain, ondorioztatu dut proposizio-edukiei ekarpena egiten dien gisan aztertu behar dela.
"

Descriptores

UPV/EHU

euskara

hizkuntzalaritza

semantika

pragmatika

lengoaiaren_filosofia

Tesis