Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Telelaguntza Zerbitzu Publikoa

COVID-19 ALARMA-EGOERA APLIKATZEN DEN ALDIAN TELELAGUNTZA ZERBITZU PUBLIKOAN SARTZEKO ARAU BEREZIAK

  • Telelaguntza zerbitzu publikoari eskaera berri bat egiteko dokumentazioa erregistratu dezakezu Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean
  • Kredentzial elektronikorik ez duten pertsonek posta elektronikoz bidali ahal izango dute beharrezko dokumentazioa telelaguntza@euskadi.eus helbidera, honako hau adieraziz:
    • Telelaguntza zerbitzuaren eskaera (NAN/AIZ), beste eskaera bat egiten ari direnean
    • Telelaguntza informazioa osatzea (NAN/AIZ), eskatutako datuak eta dokumentuak zuzendu behar direnean
  • Gure sailaren webgunean behar diren inprimaki eta eskaera guztiak aurki ditzakezu, baita erregistroan erantsi behar duzun dokumentazioaren informazioa ere.
  • Estatuko gobernuak COVID-19k ezarritako alarma-egoera dela-eta, ez da beharrezkoa honako dokumentu hauek aurkeztea:
    • I. eranskina: osasun-fitxa
    • II. eranskina: txosten soziala (alarma-egoera amaitu ondoren aurkeztu beharko da, eskatu zaion moduan)

TELELAGUNTZA

Abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzukoak, 22. artikuluan ezartzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoa, eta 21. artikuluan katalogo horren definizioa eta ezaugarriak.

Katalogo horrek honako sailkapen hau jasotzen du: Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak, Bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuak eta Prestazio ekonomikoak. Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetako arloan, besteak beste, telelaguntza zerbitzua dago.

Halaber, 12/2008ko Legeko 40.3. artikuluak Eusko Jaurlaritzari esleitzen dio Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzakoak diren prestazio eta zerbitzuak bermatzeko eskumena, hala nola telelaguntza zerbitzua.

Horiez gain, 144/2011 Dekretuak, ekainaren 28koak, honakoak zehazten ditu: nor diren zerbitzuaren erabiltzaileak, non aurkeztu eskaerak, zer dokumentazio aurkeztu behar den zerbitzua eskatzeko, etab.

Dokumentuak

Oharra: Dokumentuak klikatzerakoan mezu bat aterako zaizu, ingelesez, ez egin kasurik. Jaitsi itzazu behar dituzun dokumentuak eta ondoren ireki.

Telelaguntza zerbitzuaren erabiltzaileek, honako telefono honetara deitu ahal dute bere zalantzak argitzeko: 900 851 600. Gizarte Zerbitzuko langileek honako helbide honetan argitu ahal dituzte zalantza guztiak: telelaguntza@euskadi.eus

Urteko memoriak

Azken aldaketako data: