Merkataritza teknikaria
Bizkaia
Sozietateko Merkataritza Arloko Zuzendaritzaren mende, merkataritza lantaldean sartuko da, sozietate helburuak lortzearren eta bezeroak kedeatzearren. Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:
• Bezeroak erakartzea eta fidelizatzea, arreta eta aholkularitza pertsonalizatuarekin
• Merkaritza bisitak eta aurkezpenak egitea
• Merkataritza proposamenak egitea
• Kontratuak izapidetzeko administrazio kudeaketa
• Inplikatutako gainerako sailekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea
• Merkatua ezagutzea eta aztertzea
• Merkataritza jardueraren berri emateko eta haren segimendua egiteko txostenak egitea
• Helburuak betetzeko baharrezkoak diren ekintzak diseinatzea, ezartzea eta haien segimendua egitea; eta abar
Gutxienez goi mailako heziketa zikloko titulua izatea, administrazioko, merkataritzako edo marketineko adarretan; eta/edo unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulua, arlo horietan edo antzekoetan.
Euskarako B2 maila. Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.
• Gutxienez hiru urteko esperientzia, merkataritza erantzukizunetan; aukeran, higiezinen sustapenaren sektorean.
• Merkataritza kudeaketako tresnetan trebatuta izatea.
• Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
• Pertsona dinamikoa izatea, ekimena, autonomía, malgutasuna eta taldean lan egiteko ohitura dituena. Gaitasun komertzialak, komunikatiboak, negoziaziokoak eta bezeroarenganako orientaziokoak dituena.