Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osasun-jardueren kalitateari buruzko tailergo laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak

Tailerrak Barakaldon (irailaren 24an),  Gasteizen (irailaren 26an) eta Donostian (urriaren 1ean) ziren.

 

Irailaren 24an eta 26an eta urriaren 1ean, X. Prestakuntza-tailerraren barruan, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako prestakuntza-saioak egin ziren OSALANen lurralde-zentroetan. Prebentzio-zerbitzuetako 80 bat profesional izan ziren guztira saio horietan.

Jardunaldian zehar, OSALAN Osasunaren Zaintzako Plangintzari buruz mintzatu zen, eta esan zuen, hasteko, enpresen Laneko Arriskuak Prebenitzeko Planean sartu behar dela. Gainera, plangintza horri gehitu behar zaizkio langileen zaintza kolektiboa, urteko memoriaren datuak eta azterlan epidemiologikoak.

Planifikatzeko, jakin behar da: Zer egiten da? Nork egiten du? Noiz egiten da? Nola egiten da? Eta emaitza ebaluatu behar da, Urteko Plangintzan ezarritako helburuak doitzeko.

Osasunaren zaintza indibidualetik ateratako konklusioetan, datuak aurkezteko dikotomia azpimarratu behar da: pertsonaren gaitasunari buruzkoak batetik, eta prebentzio- edo babes-neurriak gehitu edo hobetu beharrari buruzkoak bestetik. Lanpostuaren arriskuaren arabera bideratu behar da osasunaren zaintza indibiduala, lanpostu horretarako azterketa espezifikoa eta prebentzio-neurriak kontuan hartuta.

Prebentzio-zerbitzu batzuen eta besteen esperientzia ezagutzeko aukera izan zen. Alde batetik, Osasunaren zaintzaren plangintza egitean, langileen zaintza kolektiboan jasotako datuetan oinarrituta, eta, bestetik, Zaintza indibidual espezifikoa egitean, lanpostu bakoitzaren arriskuen arabera.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi hauetan beren ponentziekin parte hartu duten guztiei, eta baita antolakuntza-lanetan lagundu duten langile guztiei ere.

 

2019ko irailaren 24an (Barakaldo), irailaren 26an (Gasteizen) eta urriaren 1ean (Donostian).

 

"Planificación ¿Cómo saber qué vigilancia de la salud aplicar cada año?" (pdf, 528 KB)

Iñaki Olaizola Nogales Jn., Osalaneko Bizkaiko LOUko Arduraduna.

 

"Conclusiones derivadas de la vigilancia de la salud: introducir o mejorar las medidas de protección y prevención" (pdf, 1,82 MB) 

Aitor Gisasola Yeregi Jn., Osalaneko Gipuzkoako LOUko Arduraduna..

 

"Caso práctico" (pdf, 1,10 MB)

Enrique Astraburuaga Etxezarreta Jn., IMQ Prevención-engo Lan Zuzendaria .