Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Estres termikoari buruzko bideoa: beroarekin lan egiteko gomendioak

 

Beroak eragindako estres termikoa delakoak kalteak eragin ditzake osasunean, zainelduak edo kalanbreak, deshidratazioa, nekea edo ahidura eta bero-kolpea. Azken hau larria da oso eta hilgarria izan daiteke. Horrexegatik egoera horretan lanean ari denak kontzientzia hartu behar du eta noski, enpresariek beroarekin lan egiten ari denari behar dituen baliabideak eman behar dizkio bere osasuna bermatuta egon dadin.

Osalanek “Estres termikoa: berarekin lan egiteko gomendioak” dokumentua eta bideo eskura daudela gogorarazten du. Beroak eragindako estres termikoaren arrisku faktore nagusiak zeintzuk diren azaltzen da bertan eta baita arrisku faktore horiek eragina ezabatzeko edo gutxitzeko prebentzio neurri orokorrak zeintzuk diren ere.

 

"Estres termikoa: beroarekin lan egiteko gomendioak" (pdf, 471 KB)