Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia: enpresa-jardueren koordinazioa

Langile autonomoei bereziki zuzendutako ekitaldia

Langile autonomoei zuzendua, arriskuen prebentzioari buruzko bigarren informazio-hitzaldia, EAEko langile autonomoen elkarte nagusiekin (ABAT, UPTA eta AVA– ATA) lankidetzan abiarazia. Ekintza hau Osalanek bultzatutako prestakuntza-ekintza batzuen barruan sartzen da. Ekintza horien helburua prebentzio-kultura langile autonomoei zabaltzea da, langile autonomoek jakin dezaten zein izan behar diren lan-baldintza seguruenak eta osasungarrienak, kolektibo horren osasuna hobetzeko.

Enpresa-jardueren koordinazioa langile autonomoen betebeharra da, lantoki batean beste enpresa batzuetako langileekin edo beste langile autonomo batzuekin aritzen direnean. Hitzaldi honetan, arau- eta lege-alderdiak landuko dira, bai eta alderdi praktikoagoak ere, langile autonomoek jakin dezaten zer dakarren koordinazio horrek eta nola egin ahal izango duten. Halaber, akatsen eta/edo derrigorrezko koordinaziorik ezaren balizko ondorioak azpimarratuko dira benetako adibideak erabiliz, eta bertaratutakoei aukera emango zaie koordinazioari buruzko zalantzak eta galderak azaltzeko.

Hitzaldiaren egitaraua (pdf, 610 KB)

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
14:30etatik 15:30etara
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2021/05/18 - 2021/06/03
Jarraibideak: