Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osasuna eta gizarte-beharrak Espainian 2019

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

La Caixa  txostenaren portada Behar sozialak Espainian: Osasuna (La Caixaren Behatoki Soziala, 2019)

La Caixaren Behatoki Sozialak txosten hau argitaratu du. Bertan, osasunaren babesak gizarte-premiei dagokienez dituen erronka nagusiak aztertzen dira, politikak ebaluatzeko adierazle multzo batean eta horien emaitzetan oinarrituta.

Txostena lau atal nagusitan banatzen da:

  • III. Espainiaren egoera, funtsezko lau erronkaren inguruan aztertzen dena:
  1. Biztanleriaren osasun fisiko eta mentalaren egoera mantentzea eta hobetzea
  2. Gaixotasunei aurrea hartzen laguntzen duten bizi-ohitura osasuntsuak sustatzea
  3. Osasun-informaziorako sarbidea bermatzea
  4. edo kostuari aurre egiteko baliabide faltagatik
  • Europako egoera
  • Politika publikoak
  • Ondorioak, funtsezko bederatzi ideiatan laburbiltzen direnak
  1. Espainiako biztanleen osasun-egoera ona; datuek agerian uzten dute osasun-egoera hobetu egin dela azken urteotan. Horri dagokionez, osasun txarragatik, hiperkolesterolemiagatik edo antsietate-, depresio- eta bestelako nahasmendu mentalengatik eguneroko jarduerak egiteko mugak dituzten pertsonen ehunekoak behera egin duela egiaztatu da.
  2. Bizimodu osasungarriagoak hobetu direla egiaztatu da, datuek erakusten dute: egoneko bizitza gutxitu egin dela, dieta osasuntsua egiten duen populazioa handitu egin dela (funtsezkoa da gaixotasun kronikoak prebenitzeko), obesitatearen intzidentziak gora egin duela paradoxikoki, batez ere haurren artean eta alkohol-kontsumoa atrakoian (binge drinking).
  3. Espainia da Europa osoan osasun-sistemarako sarbiderik onena duen herrialdea, neurri batean estaldura kuasiunibertsalagatik (nahiz eta estaldura horrek osasun-zerbitzuetarako sarbide eraginkorrik ez ekarri). Arrazoi ekonomikoek azalduko lukete eremu geografiko batzuetan arazo handiagoak daudela ondorengo eremuetara sartzeko (dentistara bisitak, botikak erostea, etab.) Europako herrialdeen bataz bestekoaz konparatuz. Halaber, egiaztatu da, krisi ekonomikoaren urteetan, errenten murrizketaren eta koordainketa farmazeutikoaren konbinazioak eragin negatiboa izan zuela familia-errentetan.
  4. Mendekotasunarekiko arreta gero eta handiagoa da, eta arreta-sistema publiko bat jarri da martxan, iraupen luzeko zaintza deiturikoen estaldura hobetzea ekarri duena. Hala ere, txostenak hainbat gai azpimarratzen ditu, hala nola AGLZk jasotako prestazio-eskaeren bolumen handia eta erantzunik jaso ez dutenak edo sistemaren aldetik haiek erantzuteko egon den atzerapena, zahartzeak goraka egiten duen testuinguru batetan.
  5. Osasunarekin lotutako gizarte-premien asebetetzea handiagoa da Espainian Europako gainerako tokietan baino, bai adierazle objektiboei dagokienez (hilkortasuna, erikortasuna, bizi-itxaropena, etab.) osasun-egoeraren auto-pertzepzioari buruzko adierazleei dagokienez.
  6. Ohitura osasuntsuak praktikatzeko egoerarik  okerrena; izan ere, dieta osasuntsuagoa izan arren, biztanlerian kokaina eta kalamuaren kontsumoak goraka egin du. Era berean, tabakoaren eta alkoholaren eguneroko kontsumoari dagokionez, Europako testuinguruarekin alde handirik identifikatzen ez bada ere, osasunerako onuragarriak diren jarduera gutxiago egiten direla eta gizentasunak biztanleriaren artean eragin handiagoa duela ikusi da, batez ere gazteenen artean.
  7. Krisi ekonomikoak iraun duen urteetan gastu publikoa baldintzatu duten aurrekontu-murrizketek eragin diote osasun-gastuari, eta gaur egun, apur bat suspertu bada ere, Espainia tarteko egoeran dago biztanleko inbertsioan eta gastuan, BPGren aldean.
  8. Farmazia-gastuan koordainketa sartzeak pertsonek beren gain hartutako kostuaren ehunekoa handitzea ekarri du, eta, bereziki, etxe bakoitzeko batez besteko farmazia-gastua handitzea (batez ere errenta ertain-baxuko etxeetan, gastu hori errentaren zati handi bat baita).
  9. Espainia da osasun-gastu eraginkorrena duen Europako herrialdeetako bat, nahiz eta, oro har, biztanleriak uste duen osasun-zerbitzuek okerrera egin dutela arlo nagusi gehienetan.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: Gizarte-beharrak Espainian: Osasuna (leiho berri batean irekitzen da). La Caixaren Behatoki Sozialak (leiho berri batean irekitzen da) argitaratuta 2019 urtean.