Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Etika sozio sanitarioa UPV/EHUk eskaintzen duen graduondo tituluaren edizio berria. Izena emateko epea zabalik!

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Etika soziosanitarioko graduondoko prestakuntzaren logoa

Etika soziosanitarioko graduondoko prestakuntzaren logoa

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Zientzia Fakultateak 2020-2021 ikasturtean, Etika sozio sanitarioko graduondoaren  edizio berri bat emango du.

Xedea eta helburua

Programa honen helburua ondorengoa sustatzea da: pertsonenganako arretaren kalitatearen hobekuntzari ikuspuntu etiko bat emateko eta ikuspuntu hori Euskadiko osasun sisteman, sistema sozialean eta sozio-sanitarioan txertatzea.

Helburua esku-hartze sozialean, sanitarioan zein sozio sanitarioan aritzen diren profesionalei Etika aplikatuaren eta gatazken ebazpenean prestakuntza eskaintzea da.

Graduondo honek, ondorengo betekizunak ( integralitatea, pertsonalizazioa eta jarraipena) betetzeaz gain, ikuspuntu tekniko eta etiko batetik zuzenak izatea; inplikatuta dauden profesional eta erakundeentzat betebehar bat da. Izan ere, honen menpe daude hiritarren duintasuna eta eskubideak errespetatzea.

 

Sarrera profila, datak eta tokia

Prestakuntza erdi-presentziala da (gutxi gorabehera % 50), eduki teoriko eta praktikokoa, eta unibertsitate-titulua duten pertsonei zuzenduta dago jarraian aipatzen diren jakintza hauetan unibertsitate titulua dutenei zuzendua: Gizarte langintza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Psikologia, Medikuntza, Soziologia, Zuzenbidea, Fisioterapia, Farmazia, Gizarte Zientziak edota Zientzia Politikoak.

Aurrez aurreko modalitatean eskainiko da UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean emango da, eta on-line modalitatean Blackboard Collaborate, plataformaren bidez. Iraupena: 2020ko irailetik 2021ko ekaina arte.

 

Edukiak

Ikastaroa 5 moduluk osatzen dute:

  • 1 Modulua: Nabarmenak diren Etika oinarriak (4 kreditu)
  • 2 Modulua: Arreta Sozio-sanitarioa (3,5 kreditu)
  • 3 Modulua: Erakundeen etika eta ikerketaren etika (4 kreditu)
  • 4 Modulua: Deliberazioko prozedurak eta jarrerak etika sozio-sanitarioak (8,5 kreditu )
  • 5 Modulua: Graduondoko metodologia eta amaierako lana (TFPG) (20 kreditu)

 

Unibertsitateko bi titulaziorako sarbidea

Etika sozio sanitarioko unibertsitate-espezializazioak Etika sozio sanitarioko unibertsitate-aditu eta Etika sozio sanitarioko unibertsitate-espezialista titulaziorako sarbidea eskaintzen du.

 

Kontaktua

 Zalantzarik sortuz gero Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearekin jar zaitezke kontaktuan, ondorengo  posta elektroniko helbidean: eticasociosanitaria.rrll-ts@ehu.eus

 

 Informazio gehiago behar baduzu, UPV/EHUko Etika soziosanitarioko graduondo gaineko (leiho berri batean irekitzen da) informazioa kontsultatu dezakezu, liburuxka informatibora (leiho berri batean irekitzen da) jo, edota aurre-inskripzioa (leiho berri batean irekitzen da) egiteko jarraibideak.