Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arrisku-egoeran dauden adingabeei edo sexu-abusuen biktimei arreta emateko zerbitzuak ebaluatzeko gida praktikoa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

CSA

Portada: Arrisku-egoeran dauden adingabeei edo sexu-abusuen biktimei arreta emateko zerbitzuak ebaluatzeko gida praktikoa

Adingabeen aurkako sexu-abusuen erreferentzia-zentroak (Centre of Expertise on Child Sexual Abuse) gida bat argitaratu du, arrisku-egoeran dauden adingabeei edo sexu-abusuen biktimei laguntzeko zerbitzuen funtzionamendua monitorizatu eta ebaluatzeko ekimenak garatzen laguntzeko.

Gida honek arrisku-egoeran dauden edo sexu-abusuak jasan dituzten adingabeei arreta emateko zerbitzuen monitorizazio- eta ebaluazio-ekintzak (barnekoak zein kanpokoak) garatzeko gomendioak jasotzen ditu, ezarpen-, hobekuntza-faseetan, etab.

Edukiak lau ataletan antolatzen dira:

  • I zatia: Jarraipenaren eta ebaluazioaren deskribapen laburra, ekintza horien onuren azalpena eta arrisku-egoeran dauden adingabeekin edo sexu-abusuaren biktimekin lan egiteak dituen erronketako batzuk.
  • II zatia: Biktimarentzat dakarren trauma kontuan hartuta, garrantzi handiko bi gai jorratzen dira: Traumari eta kasuari heltzearekin lotutako alderdi etikoei buruzko ikuspegi informatua hartzea (baimen informatua, etab.).
  • III zatia: Jarraipena eta ebaluazioa garatzeko etapak jorratzen dira, Aldaketaren Teoria artikulatuz, haren ikuspegiko dokumentazio-lanak eginez, ebaluazio-plan bat sortuz edo datuak biltzeko tresnak diseinatuz.
  • IV zatia: Kanpoko ebaluazio baten plangintza eta garapena deskribatzea planteatzen du (ebaluatzaileak hautatzeko prozesuari edo ebaluazioaren beraren kudeaketari buruzko alderdiak barne).

Adingabeen sexu-abusuetan erreferentzia den zentroak (Centre of Expertise on Child Sexual Abuse) (leiho berri batean irekitzen da) lan egiten du sexu-abusuek adingabeengan duten eragina murrizteko, esku-hartzearen eta indarberritzearen arloan erantzun egokia emango duten jarduketen bidez, eta, aldi berean, sexu-mehatxurik eta -abusurik gabeko inguruneak sortzen lagunduko duten prebentzio-ekintzak sustatzen ditu.

Zentroaren konpromisoen artean dago arrisku-egoeran dauden adingabeen edo sexu-abusuen biktimen esku-hartzeari eta indarberritzeari dagokionez zerbitzu eraginkorrak abian jartzen eta ematen laguntzea, arlo horretako ebidentzia zientifikoan oinarrituta.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, kontsultatu: Arrisku-egoeran dauden adingabeei edo sexu-abusuen biktimei arreta emateko zerbitzuak ebaluatzeko gida praktikoa ((Measuring your effectiveness A practical guide for services working with children and young people affected by sexual abuse, (leiho berri batean irekitzen da) CSA: 2019).