Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zahartzaroa eta Zaintza: Nola biziko gara eta zainduko dugu gure burua zahartzen garenean?

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

“La Caixa”ren behatoki sozialak zahartzaroaren eta zaintzaren inguruko dossier monografikoa argitaratu du non diagnostikoa eta bizi esperantzaren ondorioz Espainian sortu diren erronkak (pentsioak, zaintza, etab.) azaltzen diren.

 Dossierra bost bloke nagusitan banatua dago:

  • Barometroa

Atal honetan testuinguru ekonomiko sozial eta demografiko orokorra azaltzen da, horretarako oinarrizko adierazle eta indize sintetikoak erabiliz; gero Espainiako zahartzearen profil estatistiko bat agertzen du, dimentsio sozial, ekonomiko eta politikoa kontuan hartuz. Horretarako erabiltzen dituen datuak asko eta oso anitzak dira: adineko pertsonei zuzenduriko inbertsio publikoak, adinekoek egiten duten teknologia berrien erabilera, belaunaldi arteko zaintzari egindako ekarpenak, etab.

  • Bakarrik bizi diren adineko emakumeak

Artikulu onek gorantz doan erronka berri bat lantzen du: Adinekoen bakardadeak emakume itsura du.
Espainian bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako emakumeak gero eta gehiago dira. Kopuruak goraka darrai gainera, bakarrik bizitzeko aukerarengan eragina duten faktoreak asko badira ere, badagoelako gailentzen den faktore bat: Bakarrik bizitzearen eta izandako seme-alaben arteko erlazioa. Geroz eta seme-alaba gutxiago izan, are eta aukera gehiago bakarrik bizitzeko.

  •  Adineko zaintzaile berriak

Senideak zaintzen dituen pertsonaren profila asko aldatu da azken urteetan,  adineko bi pertsona bizi diren etxeetan bereziki.
Bikotea zaintzea ohiko zerbait bihurtzen ari da.
Familien egituren aldaketak eta zaintzaile rolaren aldaketak behar berriak azaleratzen ditu; adinekoak diren zaintzaile hauek babesteko eta laguntzeko beharrak (familientzako formazioak, familiartekoen orientazio psikologikoa, etab).

  • Birgaitzea

Kontzeptu hau Tine Rostgardekin (Aalborg-eko unibertsitatea, Danimarka) izandako elkarrizketan lantzen da eta lan egiteko era berri bat azaltzen du, adinekoen independentzia hobetzea helburu duena.  Horretarako bir-ikaste prozesu bat aurrera eramaten da, beren ohiko ingurunean, era autonomoan  ahalik eta urte gehien bizi daitezen.
Birgaitzea 12 asteko programa bat da, bertan adineko pertsonaren forma fisikoa lantzen da, ariketa ezberdinen bitartez, eta arreta pertsonalerako gailu teknologikoak erabiltzen erakusten zaio.
Birgaitzeak onura bikoitza dakar: adineko pertsonentzako autonomía handiagoa, hots, bizi kalitate hobearekin, eta zerbitzu publikoentzako aurreztea, adineko pertsona hauek zaintza gutxiago behar dituztelako bere eguneroko bizitzan (Etxea garbitzea, beren burua garbitzea, janztea, etab)
Europa mailan, Danimarka da birgaitze politiketan lidergoa daraman herrialdea.

  • Erreseina bibliografikoak

Aral honetan Gloria Fernandez- Mayoralas (CIC-eko   Zahartzaroaren inguruko ikerketa taldek kidea) Bi erreferentzia bibliografiko azaltzen ditu, Europan bizi diren erronka soziodemografikoei erantzuna ematea helburu dutenak; iraupen luzeko zaintzei dagokienean.

 

Gai honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu “La Caixa” ren behatoki sozialak aurkeztutako “Zahartzaroa eta zaintza: nola biizko gara eta zainduko dugu gure burua zahartzen garenean?  (2018ko Maiatza)