"Lanbroa"

  • "Lanbroa"

Aita eta alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator.

Fitxa

  • Zuzendaria: Aitzol Saratxaga
  • Gidoia: David Pérez Sañudo, Ainara Mentxaka
  • Argazkia: Ernesto Báez
  • Muntaketa: José Miguel Villalta
  • Musika: Nerea Alberdi
  • Soinua: Adriana Rolloso
  • Aktoreak: Sara Balerdi, Mikel Losada
  • Efektu bereziak: Drama FX, Irene Río (Bacon FX)
  • Ekoizpena: Amania Films, Kevin Iglesias, BEUDE, ECPV
  • Zuzendari artistikoa: Antxon Notario
  • Generoa: fikzioa
  • Iraupena: 21 minutu

Zuzendaria

Aitzol Saratxaga. Basoan eta Ziren film laburrak zuzendu ditu (FANT eta Caostica jaialdietan sarituak izan direnak), eta musikataldeen bideoklipak, Liher eta Las Selvas-entzat, esate baterako. Eta zuzendaritza lanetan ez dabilenean, fikziorako soinu bandak sortzen ditu (García y García eta La higuera de los bastardos dira aipagarrienak), eta DIT eta kolorista gisa ibiltzen da hainbat produkziotan. 

Kimuak

Laburrean

  • Egileak Aitzol Saratxaga
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2022
  • LizentziaCopyright