Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Karakate Parke Eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera jendaurrean jartzen da, balizko eskumen baten ondorioetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Karakate parke eolikorako aurretiaz aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

  • Kokalekua: Karakate.
  • Eskatzailea: Green Capital Development 135 SLU.
  • Ukitutako udalerriak: Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibar (Gipuzkoa).
  • Aerosorgailuen kopurua: 2.
  • Instalatutako potentzia gordina: 9,6 MW.
  • Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

Hori guztia argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azken aldiz argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehian eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan izapidetze elektronikoko plataformaren bidez.

Azken aldaketako data: