Hezkuntza Saila

Osasun arloa

LAPZaren osasun-arloak laneko medikuntzan eta erizaintzan adituak diren profesionalak ditu, eta abenduaren 9ko 299/2003 Dekretuan (leiho berri batean irekitzen da) (Hezkuntza Saileko prebentzio-zerbitzua sortu, antolatu eta jardunean jartzen duena) jasotako osasun-arloko prebentzio-jarduera guztiak gauzatzeaz arduratzen da.

 Osasun-arloari dagozkio osasuna zaintzeko eta sustatzeko funtzioak, bai eta ergonomiarekin eta psikosoziologia aplikatuarekin lotutakoak ere. Arlo horren jardueren artean daude osasun-azterketak egitea, lanpostuak egokitzea eta laneko arriskuekiko esposizioak eragindako patologiak prebenitzeko, goiz detektatzeko eta horien jarraipena egiteko jarduerak. Horretarako, arlo teknikoarekin koordinatuta eta lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitatearekiko solaskide gisa lan egiten du.

 Halaber, erantzuna ematen die osasunaren arloko eskakizunei, haurdunaldiaren eta edoskitze naturalaren jakinarazpenen kudeaketari eta prestakuntza-ikastaroen kudeaketari, besteak beste.