Hezkuntza Saila

Arlo-teknikoa

Eusko Jaurlaritzaren prebentzio-zerbitzua abenduaren 9ko 299/2003 DEKRETUAN (leiho berri batean irekitzen da) ezartzen da, Hezkuntza Sailaren laneko arriskuen prebentzio-zerbitzu propioaren sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan.

Dekretuan adierazten den bezala, Hezkuntza Sailak Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzu Propioa eratu zuen, lau espezialitate hauekin:

a) Laneko segurtasuna

Laneko segurtasuna istripuak eragin ditzaketen lan-inguruneko faktoreak eta baldintzak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzeaz arduratzen da. Helburua da egoera arriskutsuak ezabatzea edo minimizatzea, prebentzio-neurrien, lanpostuen diseinu seguruaren eta langileen prestakuntzaren bidez.

b) Industria-higienea

Industria-higienearen ardatza laneko gaixotasunak prebenitzea da, lan-ingurunean dauden kutsatzaileak identifikatuz, ebaluatuz eta kontrolatuz. Pertsonen osasunari eragin diezaioketen agente fisiko, kimiko eta biologikoen gainean jarduten du.

c) Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua

Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua espezialitatearen helburua da lana pertsonei egokitzea, haien gaitasun fisikoak, kognitiboak eta emozionalak kontuan hartuta. Eremu fisikoan (ergonomia), jarrerak, tresnak eta zereginak optimizatzen dira lesio muskuloeskeletikoak saihesteko. Eremu psikosozialean hainbat faktore identifikatzen eta kudeatzen dira, hala nola lan-karga, antolamendua, komunikazioa eta lan-giroa.

d) Osasunaren zaintza

Osasunaren zaintza langileen osasun-egoeraren jarraipena eta kontrola egitean datza, beren lanpostuko arriskuei dagokienez. Haren helburua da lanak eragin ditzakeen kalteak goiz detektatzea eta haien bilakaera prebenitzea.

 

Gune honetatik, langileek lehen hiru espezialitate teknikoei buruzko kontsultak egin ahal izango dizkiete Zerbitzuko langileei.