Amatasuna babestea
Haurdun dauden edo bularra ematen ari diren langile guztiei jakinarazi behar zaizkie beren lanpostuan dauden eta beren osasunean edo seme-alabarenean eragin negatiboa izan dezaketen arriskuak.
Amatasuna eta edoskitzea lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko eta enpresak prebentzio-neurri egokiak abian jarri ahal izateko, haurdunaldiaren edo edoskitze naturalaren egoeraren berri eman behar zaio enpresari, ahal bezain laster, nahiz eta jakinarazpen hori borondatezkoa izan langilearentzat.
Haurdunaldiaren edo edoskitze naturalaren jakinarazpena Langileen Departamentuari eta Prebentzio Zerbitzuari egin behar zaie.
PERTSONALEKO DEPARTAMENTUARI JAKINARAZTEA
Honela egiten da:
Hezigunea (beste leiho batean irekiko da) - izapideak langileekin > Tramitagune - Administrazio-espedienteak > espediente berria irekitzea (egiaztatu datu pertsonalak) > lizentziak eta baimenak > haurdunaldi, erditze, adopzio eta harrerako lizentziak > Oharrak (idatzi): Haurdunaldiko lan-arriskuen balorazioa.
Erantsi beharreko dokumentuak:
- NANaren argazkia/eskanerra
- Eskabidea beteta eta sinatuta
PREBENTZIO-ZERBITZUARI JAKINARAZTEA
Lan egiten duzun lurralde historikoaren arabera, formulario hau bete behar duzu:
Formularioan erantsi beharreko dokumentuak:
- Osasun Zerbitzu Publikoaren txosten medikoa (familia-medikuntza edo ginekologia), haurdunaldia edo edoskitze naturala ziurtatzen duena.
- Haurdunaldia edo edoskitze naturala jakinaraztea
