2018ko Euskal merkataritzako sariak

[EMS]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Merkataritzako Sariak deitu eta arautzea. Sari horien bidez, merkataritzari, sektore gisa, eta sektore horrek egindako ekarpenari (ekonomikoa, soziala eta lurralde-orekakoa) eskerrak emateko, merkataritza-esparruan garrantzitsuak diren eta, besteak beste, ondoren adierazitako bertuteengatik nabarmendu diren bost pertsona fisiko edo juridiko saritzen dira: egin duten ibilbideagatik, berrikuntzarako duten gaitasunagatik, ekintzailetzagatik edota beste hainbat enpresarekin batera lan egiteagatik, beren eta kokatuta dauden tokiko inguruaren dinamizazioaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten sinergiak lortzeko.

Deialdia honen bidez deitzen diren sarien irabazleek ez dute dirurik jasoko:

kategoriak: 

a) Enpresa-lankidetza: helburua da lankidetzaren esparruan negozioa mantentzeko, garatzeko eta hazteko funtsezkoak izan diren jarduketak gauzatzeagatik nabarmentzeaz gain, gainerako merkatarientzat eredugarriak izan diren saltokiak saritzea.

b) Merkataritza-berrikuntza: helburua da negozioaren ardatz nagusitzat berrikuntza beren gain hartzeagatik nabarmentzeaz gain, berrikuntza esparru guztietan –produktuak kudeatzeari nahiz merkaturatzeari dagokienez– aplikatzen duten eta beraz, beren sektorean lidergoa lortu duten saltokiak saritzea.

c) Ibilbide profesionala: helburua da ibilbide enpresarial eta profesional luzea izan dutelako bereizten diren merkatariak saritzea, hau da, urteetan merkatuaren abagune aldakorretara egokitzen jakin dutenak eta, ondorioz, euren enpresek arrakastaz irauten dutenak.

d) Merkataritza-inguruneen dinamizazioa: helburua da ekintzak saritzea, betiere ekintza horien emaitzek, objektiboki kuantifikatutakoek, balorazio positiboa ekartzen badute aintzatestekoak diren jarduketa horien eragin-eremuan kokatutako merkataritzarako.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmoko merkataritza-jarduera gauzatzen duten merkataritza-enpresen jabe diren pertsonak fisikoak, izan daitezke onuradurak.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmoko merkataritza-jarduera gauzatzen duten merkataritza-enpresen jabe diren pertsonak juridikoak, izan daitezke onuradunak.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Jarduera berezi edo berritzaileei ekin edo bultzada-gaitasun handia izan duten proiektuak bultzatzen dituzten elkarteak sarituko dira, betiere beraien jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa



Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila

Merkataritza Zuzendaritza

Tel. 945 01 99 64

E-mail: e-martinezocio@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1072801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 18an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiaren proposamena aztertu ondoren, proposamen hori aurkeztu eta hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena emango du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko da, sailburuaren agindu bidez.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk