Euskal Turismo Sariak 2018

[ETS]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez hiru sari deitu eta arautu nahi dira, EAEko politika turistikoan eta sektore turistikoko agenteen ibilbide profesionalean gidari diren berrikuntza- eta jasangarritasun-helburuak lortzeko orduan egin den ekarpena jendaurrean aitortzen duen aintzatespen berezia emate aldera.

Deialdi honen bidez deitzen diren sarien irabazleek ez dute dirurik jasoko.

Kategoriak:

Horrenbestez, sari bat emango da honako kategoria hauetako bakoitzean:

a) Berrikuntza: 2017. urtean hasi zen eta EAEn dagoen eskaintzaren gainean produktu lehiakor, berri eta kalitatezko bat sortzeagatik gailendu den esperientzia edo proposamen turistiko berritzailea.

b) Turismo jasangarria: Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan garatu den ekimen arduratsu eta iraunkorra.

c) Ibilbide profesionala: Esperientzia profesional luzea eta EAEren garapen turistikoen egindako ekarpena.

Nori dago zuzenduta


ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskakizunak:

  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo Euskadiko sektore turistikoan eragina duten elkarte sektorialak.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten pertsona juridiko publikoak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten pertsona juridiko publikoak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskadiko turismo-sektorean ibilbide profesional luzea duten pertsona fisikoak zein pertsona taldeak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Tel.: 945 01 99 25

E-mail: sarriegui@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1070801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 18an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak ebazpena emango du hautagai-zerrenda aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, eta EHAAn argitaratuko da sailburuaren agindu bidez.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk