Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industria sektoreetako ibilbide profesionalentzako "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sariak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza


Xedea

Nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalentzako Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sariak nekazaritzan, arrantzan eta elikagaien industrian jardun luze eta nabarmena izan duten pertsonei edo kolektiboei emango zaizkie 2016. urtean. Saria emateko, nekazaritza, abeltzaintza eta baso-lanak sartzen ditugu nekazaritza sektorean.

Deialdi honetako sariak sektore bakoitzeko pertsona zein kolektibo bati edo ugariri emango zaizkie, epaimahaiak erabakitzen duenaren arabera. Sarietako bakoitza jasotzen duenari ohorezko sari bat emango zaio eta bere lana goresteko jendaurreko ekitaldia egingo da. Sarituriko pertsonak edo kolektiboak saria beren beregi aipa dezake inprimaki profesionaletan, eta bere establezimenduan ikusgarri jar dezake.

Sarien 2016ko deialdiko oinarriak

Nori Zuzendua

Agindu honen bidez deituriko sariak jaso ahal izateko, nekazaritza edota arrantza sektoreetan eginiko lanean nabarmendu izanaz gain (lehen oinarrian ezarrita bezala), hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Haien ibilbide profesionala batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan egin izana.

2. Finkatutako ibilbide profesionala izatea, behar beste denbora iraun duena.

Araudia

Agindua, 2016ko otsailaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2016ko nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionaletarako "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien deialdia egiten duena.

210/2003 Dekretua, irailaren 9koa, nekazaritzako eta arrantzako sektoreetan ibilbide profesionalentzako 'Gonzalo Nardiz Bengoetxea' Sarial sortzen dituena.


Harremanak norekin

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz

 

Erantsi beharreko agiriak

1. Sarietarako hautagai izateko, gutxienez Euskal Herriko bi eragile sektorialen babesa behar da eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonaren edo elkartearen onespena beharko du izan. Eragile sektorialak honako hauek izango dira, besteak beste:

– Sindikatu izaerako antolakunde profesionalak.

– Nekazaritza eta arrantza sektoreetako elkarte profesionalak eta enpresa-elkarteak, eta haien federazio eta konfederazioak.

– Bestelako elkarte eta federazioak.

– Fundazioak.

– Arrantzale-kofradiak.

– Kooperatibak.

– Nekazaritza eta arrantza sektoreetako profesionalak

2. Aurreko idatzi-zatian xedatu denetik salbuetsiko dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurkeztutako hautagaiak, eta gutxienez bi foru-aldundik elkarrekin aurkezten dituzten hautagaiak.

3. Sarietarako hautagaiaren izenarekin batera, memoria bat aurkeztu beharko da. Memoria, proposamena egin dutenek abalaturik egon behar da. Bertan, proposatzen den hautagaiaren ibilbide profesionala zehatz-mehatz azalduko da. Ibilbide hori berezi egiten duten une edo gertaerak (entzutetsuak izan direlako edo eragina izan dutelako) azpimarratu egingo dira.

Sarien 2016ko deialdiko oinarriak


Diru sariak

Ez dagokio

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hautagaien zerrendak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 17tik, 2016ko martxoaren 11ra arte amaituko da (bi egunak barne).


Eskabideak aurkezteko lekua

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

1.- Hautagaiak aurkeztea.
2.- Epaimahaiaren epaia.
3.- Jendeaurreko ekitaldia.


Egitura Atal Ebazlea

Epaimahaiak, zeinaren presidentea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua baita.


Ebazteko epea

2016ko apirilaren 30 baino lehen.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/02/2016