Euskadi Literatura Sariak 2016

 

Xedea

Agindu honen xedea da Euskadi literatura-sariak, haien zazpi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea.

  1. Euskarazko literatura.
  2. Gaztelaniazko literatura.
  3. Euskarazko haur eta gazte literatura.
  4. Euskarazko literatura itzulpena.
  5. Literatura-lanaren ilustrazioa.
  6. Euskarazko saiakera.
  7. Gaztelaniazko saiakera.

Sarien asmoa da bizirik dauden egileek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.

Nori Zuzendua

Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2015. urtean argitaratuak izan beharko dute, ISBN (International Standard Book Number) izan behar dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak bete beharko ditu. Liburu kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, Liburu eta Liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa bere 2.a) artikuluan hartuko da gidari: «Liburua: lan zientifikoa, artistikoa, literarioa edo beste edozein motatakoa, liburuki bat edo gehiago izanda argitalpen bakarra eta era inprimatuan edo irakurgarria den beste edozein euskarritan argitaratu daitekeena. Liburuaren definizioan sartzen dira, agindu honetan xedatutakoarekin bat, liburu elektronikoak eta internet edo etorkizunean ager daitekeen beste edozein euskarritan zabaldu edo argitaratzen diren liburuak, inprimatuak, ikusizkoak, ikus-entzunezkoak edo soinua duten material osagarriak, liburuarekin batera argitaratzen badira eta liburu beraren izaera bateratuaren barruan daudenak, eta baita beste edozein argitalpen-produkzioa ere». Argitaratua izan den datarekin zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuan agertzen dena izango da argitaratze urtea. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egileak pertsona fisikoak izango dira.

Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten, edo epaimahaiek saria jasotzeko proposatuak izan diren idazle, itzultzaile edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.

Araudia

AGINDUA, 2016ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016ko ekitaldian Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako deialdia egiten duena.

AGINDUA, 2016ko ekainaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016. urteko Euskadi literatura-sariak nori eman erabakiko duten epaimahaien izendapena egiten duena.


Harremanak norekin

Marta Merino 945016937

Erantsi beharreko agiriak

Modalitate bakoitzeko epaimahaiak aurkeztuko ditu sarirako hautagaiak. Epaimahaietan kontuan hartu ahal izango dira, sektoreko elkarte estrategikoen ordezkarien bidez etorritako proposamenak.


Diru sariak

Ez.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2016ko maiatzaren 30ean amaituko.


Eskabideak aurkezteko lekua

Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaiaren erabakia.


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak bidezko Agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.


Ebazteko epea

Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.

AGINDUA, 2016ko urriaren 25ekoa (EHAA 2016/218 zk.)

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

-

Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/12/2016