URRUZUNO literatur lehiaketa (2026-2027)

[URRUZUNO 2026]

Deskribapena


Xedea

Urruzuno eskola arteko literatur lehiaketa da eta ikasleen artean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea du helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

--

Prestazioa zerbitzutan

Saria astebeteko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute uneoro. Egonaldia 2027ko abuztuaren 23tik 29ra izango da.  

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizunak

  • Deialdi honetan, ondoren zehazten diren mailetako ikasleek har dezakete parte:
     
    - A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak)
    
    - B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak) 
  • Aurkezten diren literatur lanek euskaraz idatziak, originalak eta inoiz aragitaratu gabeak izan behar dute, eta lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

  • Lanak elektronikoki aurkeztuko dira Word edo LibreOffice formatuan, eskabide-orriarekin batera

  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1052710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiak lanik onenak zein diren erabaki eta sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariari, eta honek dagokion ebazpena emango du 2027ko apirila baino lehen. Ebazpena parte hartzaile guztiei bidaliko zaie posta elektroniko bidez. Halaber, Hezkuntza Sailaren webgunean eta EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/) argitaratuko da ebazpena.

Beste tramite batzuk