EAEko adikzioen arloko jardunbide egokien 2026/2028 aldirako «Elkar Eginez» aintzatespena.

[2026-2028 Jardunbide egokienak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da jardunbide egokiak eta ekimen eta erakunde berritzaileak bultzatzea eta sustatzea; hain zuzen ere, proiektuen, esperientzien, metodologien edo zerbitzuen bidez agerian jarri direnak adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan.

Jardunbide egokitzat jotzen da jarduketen multzo koherentea, baldin eta testuinguru jakin batean emaitza onak lortu baditu eta antzeko testuinguruetan emaitza positibo berak izan ditzakeela aurreikusten bada. Gainera, kalitate-irizpide tekniko jakin batzuk bete behar ditu.

Ekimen berritzailetzat hartuko dira adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren eremuan ideia, ezagutza, antolakuntza-egitura, jarduketa eta esperientziak berritzaileak sortzen eta ezartzen laguntzen duten ekimenak.

Antolakuntze berritzailetzat hartuko da bere funtzionamenduan eta jardueretan ikuspegi berritzaileak eta sortzaileak ezartzearen alde egiten duena.

Aintzatespenen ezaugarriak:

Epaimahaiak, bere iritzian oinarrituta, aintzatespen bat eta gehienez hiru ohorezko aipamen eman ahalko ditu.

Aintzatespenaren irabazleari hauek emango zaizkio: sari bat, Eusko Jaurlaritzari adikzioen arloan laguntzeko eta asistentzia emateko organoak diseinatua; ziurtagiri bat eta aintzatespen publikoa.

Aipamenen kasuan ere, ziurtagiri bat eta aintzatespen publikoa jasoko ditu.

Aintzatespena eta aipamena jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek baimena dute haiek jaso dituztela ezagutarazteko beren komunikazio-ekintza eta inprimaki profesionaletan, aintzatespena edo aipamena emateko ebazpenaren egunetik aurrera, betiere aipatuz zein urtetan eman zaien.

Nori dago zuzenduta


Aintzatespena eta aipamenak jasotzeko izangai izan ahalko dira EAEko pertsona fisiko eta juridiko, erakunde publiko eta pribatu, eta administrazio nahiz instituzio publiko hauek:

Eskakizunak:

  • Jardunbide egokiak, egitasmo berritzaileak eta ikerketa-proiektuak egin edo sustatzen dituztenak adikzioen arloan, zehazki, prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren esparruetan
  • Proiektua edo praktika hori Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak
  • Aurreko deialdian kategoria honetan saridun izan ez direnak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1099306

EAEko adikzioen arloko jardunbide egokien 2026/2028 aldirako «Elkar Eginez» aintzatespena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen honen arabera, ebazteko gehieneko epea 2027ko martxoaren 16an amaituko da. Aintzatespenaren eta aipamenen xedearen eta ezaugarrien arabera, aurkeztutako hautagaitzak ez badira nahiko kalitatezkoak edo ez badauzkate behar diren merezimenduak, epaimahaiak sariak eman gabe geratzea proposa dezake. Epaimahaiaren erabakia Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari jakinaraziko zaio ebazpen bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Beste tramite batzuk