2022 Euskadi Turismo Sariak

[ETS]

Deskribapena


Xedea

Euskadi Turismo Sarien helburua da publikoki aintzatestea Euskadiren turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta jasangarritasun-helburuak lortzen turismo-sektoreko eragileek egindako ekarpena, eta haien ibilbide profesionala.

Kategoriak:

Lau sari izango dira, eta sari bakoitza kategoria edo jarduera-eremu hauetako bati egokituko zaio:

a) Turismo-berrikuntzaren Euskadi Saria: helburua da negozioaren ardatz nagusitzat berrikuntza izateagatik nabarmentzen diren turismo-enpresak saritzea, bereziki kontuan hartuta berrikuntza esparru guztietan –produktuen kudeaketan nahiz merkaturatzean– aplikatzen dutenak eta, beraz, beren sektorean lidergoa lortu dutenak.

  • Turismo-berrikuntzaren Euskadi Saria 10 langile arteko enpresentzat.
  • Turismo-berrikuntzaren Euskadi Sariak 10 langile baino gehiagoko enpresentzat.

b) Helburu arduratsu eta jasangarriaren Euskadi Saria: helburua da gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloko jardueren bidez ekimen arduratsu eta jasangarriak gauzatu dituzten eskualdeko edo tokiko turismo-erakundeak saritzea.

c) Ibilbide profesionalaren Euskadi Saria: helburua da, enpresa- eta lanbide-ibilbidearen bidez, EAE kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta jasangarri gisa kokatzen lagundu duten eta/edo laguntzen duten pertsonak saritzea.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.

Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.

Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.

Ibilbide profesional luzea duten eta Euskadiko garapen turistikoari ekarpen aitortua egiten dioten pertsonak.

Betekizunak

  • Hautagaia aurkezteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

E-mail: sarriegui@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1070803

Hautagaien aurkezpena


Hauek aurkez dezakete hautagaia:

a) Saria lortu nahi duenak berak.

b) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (hor sartzen da Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia).

c) Hiru foru-aldundiek.

d) EAEko hiriburuetako turismo-sustapenaren ardura duten toki-erakundeek.

e) EAEko turismo-sektoreko elkarteek.

f) EAEko ostalaritza-elkarteek.

g) EAEko merkataritza-ganberek – Eusko Ganberek.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguneko 23:59:59 baino geroago sartu diren hautagaiak ez dira onartuko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak ebazpena emango du hautagai-zerrenda aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, eta EHAAn argitaratuko da sailburuaren agindu bidez.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk