Larrialdien arloko sariak 2020

[Larrialdien arloko sariak 2020]

Deskribapena


Xedea

Larrialdietan esku-hartzeko zerbitzuetako langileen jarduketa aipagarriak jendaurrean aintzatetsi, bai eta arrisku kolektibo larriko, hondamendiko edo lazeria publikoko egoeretan pertsonak, haien ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko funtsezko lanean herritarren inplikazioa eta aipatutako zerbitzuei emandako laguntza aintzatetsi ere.

Eskatu daitezkeen merezimenduak hurrengoak dira:

Bereizgarri gorriko domina

  1. Larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri gorria daukan merezimenduaren domina eman ahal izango da pertsonak edo ondasunak arriskuan dauden larrialdi-egoera batean norbaitek ohiz kanpoko ekintzak edo jarduketak egiten dituenean, eta horietan berebiziko balioak -bere burua osoki eskaintzea, ausardia, gizabidea edo gizartearenganako elkartasuna- erakusten baditu.
  2. Domina emateko erabakia diskrezionala da, baina alderdi hauek guztiak baloratuko dira:
    1. Egindako ekintza, jarduketa edo egitateen inguruabarren zailtasuna.
    2. Egindako ekintza, jarduketa edo egitateen nekagarritasuna.
    3. Herritarrak herritar gisa edo osatzen duen kolektiboaren parte izateagatik dituen betebeharrak zorrotz betetzean eskatu ohi zaizkion oinarrizko jarduketa-estandarrak gainditzea.
    4. Ekintzen, jarduketen edo egitateen eragina, arriskuan dauden ondasunak edo pertsonak babesteko edo larrialdien ondorioak murrizteko.
    5. Ekintza, jarduketa edo egitate horrek Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren irudiaren edo prestigioaren gainean daukan eragina.

Bereizgarri berdeko domina

Larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdea daukan merezimenduaren domina eman ahal izango da merezimenduzko ekintza edo jarduketa hauengatik:

  1. Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren oinarrizko zerbitzuetako zein zerbitzu osagarrietako langileek emandako zerbitzuak, baldin eta zerbitzuok bikainak, arrakastatsuak edo merezimendu handikoak badira, zailtasun edo garrantzi handikoak.
  2. Herritarrek egindako merezimenduzko ekintza, jarduketa edo egitateak, larrialdi egoera batean pertsonak eta ondasunak babesten eta zaintzen edo larrialdiaren ondorioak murrizten laguntzeko erabakigarriak direnean, horrekin Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dietela.
  3. Larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumena daukaten agintariekin lankidetzan aritzea, aurreikuspen-, prebentzio-, planifikazio-, esku hartze- edo berreskuratze-ekintzak burutzeko, betiere eskatu ohi diren betebeharrak zorrotz betetzetik harago.
  4. Larrialdien eta babes zibilaren kudeaketa burutzeko eta hobetzeko nabarmen laguntzea edo lankidetzan aritzea, azterlan zientifiko edo teknikoen bidez edo hainbat arlotako berrikuntzen bidez (antolakuntza-teknikak, baliabideak edo materialak, material pedagogikoak edo dibulgaziokoak, etab.).

Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma

  1. Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diplomaren helburua da, aurreko artikuluetan ezarritakoaren barruan, larrialdien eta babes zibilaren arloan beren jarduketa edo jardueragatik nabarmentzen diren pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, saritzea.
  2. Plaka-diploma eman dakioke, modu diskrezionalean, Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sisteman parte hartzen duen edozein erakunderi, entitateri edo zerbitzuri; halaber Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemari laguntza edo lankidetza ematen dioten erakunde, entitate edo zerbitzuei, eta aintzatespena justifikatzen duten merezimenduak dituen beste edozein pertsona juridikori, publikoa zein pribatua izan.

Nori dago zuzenduta


Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren administrazio publiko eta erakundeak

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren oinarrizko zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak beren mende dituzten administrazio publiko, erakunde, entitate, profesionalen edo boluntarioen organizazio edo elkarte, enpresa publiko nahiz pribatuek.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1052804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk