2018ko Kontsumo Sariak
[2018 Kontsumo sariak]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kontsumoko Sariak Euskadin sariak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, kontsumo alorreko agenteek eta kontsumo arduratsuarekin lotutako entitateek egiten duten ahalegina
aitortuz, bakoitza bere jarduera-esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile arduratsuak era eraginkorrean lortzeko eta haien eskubideen defentsa egokia bermatzeko.
Emandako sariekin ez da diru kopururik jasoko.
Sarien kategoriak
Bi sari emango dira; horietak bakoitza ondorengo kategoriarekin edo jarduera-esparruarekin lotuta:
a) Kontsumitzailearen babes handiago bat lortzeko eta kontsumitzaile arduratsua izan dadin horienprestakuntzara bideratutako jarduerak
b) Ibilbide profesionala: Ibilbide luzea izateagatik nabarmendu diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile arduratsuen prestakuntzan eta horiek babesteko lagundu duten edo laguntzen duten pertsonak edo kolektiboak saritzea
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileen babesaren arloan ibilbide profesional luzea egin duten pertsonak eta/edo taldeak.
Kontsumitzaileen eskubideen defentsaren eta babesaren alorrean lan egiten duten edo kontsumo arduratsuaren alde jarduten duten erakunde publiko eta pribatu, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak.
Betekizunak
-
Memoria
Azalpen-memoria aurkeztuko da; bertan jasoko dira, behar bezala arrazoituta, saritzekoak diren merezimenduak. Gainera, memorian dagoen informazioa egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak edota epaimahaiak balioetsi beharrekotzat jotzen direnak erantsiko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
Egoitza Nagusia
- Zerbitzu Orokorren Unitatea
- Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
- Telefonoa: 945 06 21 44
- Faxa: 945 06 21 41
- Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara
Kodea(k)
- Kontsumoko Sariak Euskadin 2018 : 1076101
Kodea
1076101Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Memoria
Azalpen-memoria aurkeztuko da; bertan jasoko dira, behar bezala arrazoituta, saritzekoak diren merezimenduak. Gainera, memorian dagoen informazioa egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak edota epaimahaiak balioetsi beharrekotzat jotzen direnak erantsiko dira.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabeteko epean ebatziko du, hautagaitzak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak