2016-2017 ikasturteko URRUZUNOTARRAK GEHITUZ literatura-lehiaketarako deialdia

[URRUZUNOTARRAK]

LABURPENA
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Literatura-ñanek orijinalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak.
    • Egileak lanaren paperezko alea eta CDa aurkeztu behar ditu (CDan idazlana PDF edota Word formatuetan aurkeztuko ditu).
Betekizunak eta merezimenduak
  • Deialdi honetan 2016-2017 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte. Informazio xehatua

    Ikasle horien artean bi kategoria bereiziko dira:

    • B gazteak (DBHko 3. eta 4. mailak)
    • A gazteak (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak)
  • Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolararuei buruzko legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
Aurrekontuko zuzkidura
8.000 euro(s)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarriaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Epaimahaiak sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntzako sailburuordeari erabakia hartu eta hilabeteko epean, eta horrek hartuko duen ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta interesatuei jakinaraziko zaie.
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Berrikusteko errekurtso berezia

    Zer egintzen aurka jartzen da?

    Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:

    1. Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
    2. Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
    3. Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
    4. Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.

    Zer organotan jartzen da?

    Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.

    Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.

    Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?

    Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA