Salgaiak Errepidez Garraiatzearen Estatistikaren metodologia-fitxa EAEan - SEGE


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika (SEGE)

 Eragiketa-kodea:

 132714 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

 Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

 Beste erakunde partehartzaileak:

 Euskal Estatistika Erakundea eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa

 Maiztasuna:

 Hiru hilekoa

 Eragiketa-mota:

 Besteren bat

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Bestelako emaitza estatistikoetatik eratorritako datuak lortzea

 

itzuli

HELBURUAK

Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten ibilgailuek egindako garraioeragiketak ikertzea.

Errepide bidezko salgaien garraioaren estatistikaren helburu nagusia, ibilgailu astunen garraio eragiketak kuantifikatzea da Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko jarduera-maila neurtzeko.

Azken finean, garraio eragiketen edo salgaien desplazamenduen inguruko unean uneko eta eguneratutako informazioa eskaini nahi da, zamatzen diren irteera puntu batetik abiatuta deskarga egiten den helmuga puntu batera arte. Honako helburuak betetzea xede dituen sistematizazio-maila gorena izateko:

  • Administrazio publikoek sektorearen inguruko plangintzak garatzeko oinarri gisa erabil ditzaten.
  • Informazio beharrak asetzeko, bai administrazio publikoen ikuspuntutik, bai garraiolari zein erabiltzaileen aldetik ere.
  • Profesional, organismo edo erakundeentzat erabilgarri izatea, eta, gerora, errepide bidezko salgaien garraioarekin lotutako esperientzia berrientzat euskarri gisa erabiltzeko.


itzuli
 

IKERTUKO DIREN ALDAGAI NAGUSIAK

Tona eta tona kilometroko desplazamendu motaren arabera:

  • Barne-mailan: udalerri barrukoa, udalerri artekoa, eskualde barrukoa, eskualde artekoa.
  • Nazioartekoa: inportazioak, esportazioak, hirugarrenen arteko trafikoa.

Tona eta tona kilometroko zerbitzu motaren arabera:

  • Publikoa
  • Pribatua

Tona eta tona kilometroko salgai motaren arabera:

  • Nekazaritza produktuak eta bizirik dauden animaliak
  • Elikagaiak eta belar-bazka
  • Petrolio-produktuak
  • Gordinean ekoiztutako edo manufakturatutako mineralak eta eraikuntza materialak
  • Makinak, ibilgailuak, manufakturatutako gaiak eta transakzio bereziak
  • Bestelako salgaiak.

itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Azterlanaren xede den multzoa buru traktoreak eta ibilgailu zurrun edo kamioiek osatzen dute, betiere zama-edukiera erabilgarria 3.5 tona baino handiagoa denean, baimendutako gehienezko pisua 6 tona baino txikiagoa eta Espainian matrikulatutakoak.

Baztertuta daude salgaiak garraiatzeko erabiltzen ez diren bestelako ibilgailuak: hondeamakinak, arraste-, otzara- eta obra-garabiak, birringailuak, zapalgailuak, suhiltzaileen kamioiak, elurra kentzeko makina, nekazaritzako traktoreak, ibilgailu militarrak eta administrazio zibilekoak.

Geografia-eremua: Lurralde-eremuari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuek egiten dituzten eragiketa guztiak aztertzen dira.

Denbora-eremua: Etengabeko inkesta da, urteko 52 edo 53 asteetan zehar pilatzen da informazioa. Errepide bidez salgaiak garraiatzeko estatistikaren datuak hiruhileko naturalei dagokie.

Informatzeko unitatea: Garraio, Mugikortasun eta Hiri agenda Ministerioa, hautatutako ibilgailuaren jabe den enpresaren informazioaren bidez.

 

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

 

ZABALKUNDEA

Argitalpena

Datu babesa:

Maiztasuna:

Hiru hilerokoa

itzuli

Azken aldaketako data: