Tratamenduen adierazlea (Toxikomaniei Buruzko Informazio-Sistema)
Tratamendu-arduraduna
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945018000 Web orria: http://euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
EAEko toxikomaniak tratatzeko zentroetan substantzia psikoaktiboak kontsumitzeagatik tratamendua jasotzeko onarpen berriei buruzko informazioa lortzea. Helburua da informazio epidemiologiko garrantzitsua lortzea droga-mendekotasunen arloan osasun-plangintza eta -ebaluazioa egiteko.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 1 4/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
- 8 /1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
- 18/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, droga-mendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
- 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Substantzia psikoaktiboak kontsumitzeagatik tratamendua hasi duten pertsonak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
- Drogen eta Adikzioen Espainiako Behatokia (Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza; Osasun Ministerioa)
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Bai
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.