Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa
Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Giza baliabideak.
- Arduraduna: Funtzio Publikoko Zuzendaritza, Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Saila
- Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen eskubide indibidualak kudeatzea: emandako zerbitzuak, antzinatasuna, maila, ezintasunak, aparteko hobariak, bateragarritasunak, egoera administratiboak, jarduneko zerbitzura itzultzeak, atxikipenak eta erretiroak. Aldi baterako langileen eta langile kargu-publikodunen izendapenak eta kargu-uzteak kudeatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen langile funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta aldi baterako langileen lanpostuen zerrendak kudeatzea, lanpostuen azterketa egitea eta antolamendu-atalen diagnosia egitea. Curriculum-erregistroa kudeatzea, egiaztagiriak ematea eta langileen espedienteen Bulegoaren Artxiboa kudeatzea.
-
Legitimazioa:
- Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
-
Hartzaileak:
- Organo judizialak
- Sindikatuak eta langile-batzordeak
- Kontu-auzitegia edo erkidegoko baliokidea
- Aldi baterako langileen eta goi-kargudunen izendapenak eta kargu-uzteak eta langile kargu-publikodunak kontratatzeko iragarkiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira
- Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
-
Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128000-capa2-eu.shtml
Araudia:
- Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra ( www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf )
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. ( www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf )