Eusko Jaurlaritza

Trafiko istripuen biktimen Euskal Erregistroa

Tratamendu-arduraduna

Trafiko Zuzendaritza, Segurtasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

EAEn gertatzen diren trafiko-istripuen biktimei buruzko datuak biltzea. Trafiko istripuen biktimei buruzko estatistika egitea. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea Jarduera-programak lantzea. Trafiko-istripuen biktimei buruzko oinarrizko adierazleak ematea, beste lurralde-eremu batzuekin konparatu ahal izateko.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 2008/96/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko azaroaren 19koa, bide-azpiegituren segurtasunaren kudeaketari buruzkoa.
  • 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30koa, trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • Apirilaren 23ko 4/1986 Legea, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa.
  • 3/2014 Legea, azaroaren 13koa, 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Trafiko-istripuen biktimak (istripuan inplikatutako gidariak, bidaiariak, oinezkoak edo beste pertsona batzuk)

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Trafiko Zuzendaritza Nagusia (Registro nacional de víctimas de accidente de tráfico)

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.