Eusko Jaurlaritza

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren erregistroak eta araugintzazko eta administraziozko espedienteen kudeaketa

Tratamendu-arduraduna

Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritza, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroa; Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa; Errekuntza-instalazio ertainen Erregistroa. Ingurumen arloan ematen diren baimen eta jakinarazpen prozedura ezberdinen kudeaketa eta ebazpena Ingurumen-baimen integratuak; Ingurumen-ebaluazioa; Hondakinen ekoiztea eta kudeatzea; Lurzoruaren kalitatea; Atmosfera kutsa dezaketen instalazioak; Konposatu organiko lurrunkorrak igortzen dituzten instalazioak; Ingurumen-erantzukizuna; Berotegi-efektuko gasak igortzen dituzten instalazioak; Ingurumeneko kudeaketa eta auditoretzen erkidegoko sisteman (EMAS); Etiketa ekologikoa. Zuzendaritza arloan arau orokorrak eta planak izapidetzea. Ingurumen arloko prozedura ezberdinei lotutako tasak eta fidantzak kudeatzea

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra.
  • Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea.
  • 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
  • Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea.
  • Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea.
  • Airearen Kalitatearen eta Atmosferaren Babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legea.
  • Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea.
  • Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legea.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Ingurumen arloko prozedura ezberdinen mende dauden ekintzak sustatzen dituztenek; eskaerekin aurkezten diren proiektu edo bestelako dokumentuen egileak; ingurumen arloko prozeduretan interesa duten herritarrak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ez da daturik lagatzen

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Merkataritza-informazioari buruzko datuak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.