Eusko Jaurlaritza

EAEko Gaixotasun Arraroen Erregistroa

Tratamendu-arduraduna

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Europar Batasunaren mailan 10.000 biztanleko 5 kasu baino gutxiagoko prebalentzia duten gaixotasunen eraginari, prebalentziari, bilakaerari eta beste alderdi batzuei buruzko informazio-beharrak asetzea. Informazio horretan oinarrituta, azterlanak eta ikerlanak egin nahi dira arlo horretan, bai eta ebaluazioa, plangintza, kudeaketa sanitarioak eta jardueren programazioa ere, pazienteen bizi-kalitateari eusteko asmoz.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Interesduna (1., 2., 3. eta 4. mailako familia-aurrekariak) Gaixotasun arraroak diagnostikatzen zaizkien pertsonak edo gaixotasun horien jarraipena egiten zaienak KAEren zentroetan. Osasun-arloko profesionalak eta ikertzaileak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Gaixotasun Arraroen Estatuko Erregistroa (Osasun Ministerioa), Osakidetza, gaixotasun arraroen erregistroak dituzten beste osasun-administrazio batzuk

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.