Eusko Jaurlaritza

Hilkortasun-adierazlea (toxikomaniei buruzko informazio-sistema)

Tratamendu-arduraduna

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Substantzia edo droga psikoaktiboen kontrako efektuek 10-64 urtekoen artean eragindako heriotzei buruzko informazioa lortzea. Informazio epidemiologiko esanguratsua lortzea da helburua, droga-mendekotasunen esparruan plangintza eta ebaluazio sanitarioa egiteko.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
  • 18/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, droga-mendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
  • 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Drogen kontrako erreakzioaren ondorioz EAEn hildako pertsonak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Drogen eta Adikzioen Espainiako Behatokia (Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza; Osasun Ministerioa)

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.