Eusko Jaurlaritza

Errezeta elektronikoa

Tratamendu-arduraduna

Farmazia Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatutako errezetak agintzeari, emateari, ikus-onesteari eta fakturatzeari buruzko informazioa bateratzea; sendagaiak agintzeko eta emateko behar den informaziora sartzea; mediku fakultatiboek, farmazia-bulegoek eta pertsona aseguratuek agindutako eta emandako sendagaiei buruzko informazioa ustiatzea eta prestazio farmazeutikoa kontrolatzea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagaien bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 1718/2010 Errege Dekretua, abenduaren 17koa, mediku-errezetari eta dispentsazio-aginduei buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Osasun entitateak
  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Osakidetza, Osasun Ministerioa, farmazia-bulegoak, zentro soziosanitarioak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.