Eusko Jaurlaritza

Prestazio farmazeutikoa kudeatzea

Tratamendu-arduraduna

Farmazia Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Osasun Sailak finantzatzekoak diren errezetak agintzeko, emateko eta fakturatzeko prozesua kontrolatzea. Osasun Sailak finantzatzekoak diren produktu farmazeutikoak agintzearen, ematearen eta fakturatzearen, preskribatzen dituzten fakultatiboen eta ematen dituzten farmazia-bulegoen gaineko informazioa ustiatzea. Ikuskapen-oniritziaren kontrol espezifikoa. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edo Osasun Sailak baimendutako mediku fakultatiboei ematen zaizkien errezeta-taloitegiak emateko prozesua kudeatzea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagaien bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Errezetak agintzen dituzten medikuak, farmazia-bulegoak, farmazia-laborategiak eta biztanleak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Osasun entitateak
  • Gizarte segurantzaren organismoak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.