Eusko Jaurlaritza

Aurretiazko Borondateen Erregistroa

Tratamendu-arduraduna

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Aurretiazko borondateak emateko herritarren eskubidea kudeatzeko erregistroa sortzea. Osasun-arloko aurretiazko borondateak edo aurretiazko jarraibideak betetzen direla egiaztatzea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateei buruzkoa.
  • 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzen duena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Eskatzaileak
  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Aseguru etxeak
  • Osasun entitateak
  • Gizarte segurantzaren organismoak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Erlijioa edo sinesmen filosofikoak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.