Eusko Jaurlaritza

EAEko Herritarren Aseguramendu Sanitarioaren Informazio-Sistema

Tratamendu-arduraduna

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

EAEko herritarrek asistentzia sanitarioa jasotzeko eskubidearen egiaztapena kudeatzea. Osasun-txartel indibiduala ematea (OTI).

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Gaixoak
  • Onuradunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Aseguru etxeak
  • Osasun entitateak
  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.