Eusko Jaurlaritza

Gaitasun psikofisikoari buruzko txostenen kontraste- eta desadostasun-prozedura kudeatzea.

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Trafikoaren eta armen arloan egindako gaitasun psikofisikoari buruzko txostenen kontraste- eta desadostasun-prozedura kudeatzea. Ez-gai emaitzarekin egindako txostenak interesdunak eskatuta kontrastatu ahal izango dira, bere kontura, dagokion osasun-agintaritzak azterketa eginda, eta egokitzat jotzen dituen txosten edo ziurtagiri mediko edo psikologiko guztiak aurkeztu ahal izango ditu, gaitasuna egiaztatzeko eta ustez ez duen betekizunik ez duela egiaztatzeko. Txostenen artean desadostasunik egonez gero, interesdunaren bizilekuari dagokion osasun-agintaritzak ebatzitakoa beteko da.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasuna babestekoa.
  • 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Gidabaimenean edo armetan baldintza murriztaileak behar dituzten pertsonak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Indar eta segurtasun kidegoak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Trafiko Zuzendaritza Nagusia

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.