Eusko Jaurlaritza

INMA Proiektua- Haurtzaroa eta ingurumena.

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Airean, uretan eta dietan, haurdunaldian eta bizitzaren hasieran, ingurumen-kutsatzaile garrantzitsuenek duten zeregina eta haurren hazkuntzan eta garapenean duten eragina aztertzea helburu duen proiektua da. Hori guztia ohiko kutsatzaileekiko (airea eta ura) jaioaurreko eta jaioondoko esposizioa eta xenobiotikoen barne-dosia deskribatzeko, ugalketa-nahasmenduekin eta haur barneko- eta haur-garapen neuro-immuno-endokrinoarekin duten lotura neurtzeko, eta dietaren, edoskitzearen eta zenbait polimorfismo genetikoren rol aldatzailea ebaluatzeko.

Oinarri juridikoa

  • Interesdunaren adostasuna.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
  • 33/2011 Legea, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan Zumarragako ospitalean errekrutatutako emakume haurdunak eta haien seme-alabak eta haurren aita (borondatezko parte-hartzea).

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ez da daturik lagatzen

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.